Genero-indarkeriaren aurrean babesteko aginduak % 38 baino gehiago gutxitu dira Euskadin 2011tik
Tontxu Rodriguezek eskatu du genero-indarkeriak “Espainiako Gobernuaren lehentasun nagusietako bat izan behar duela”
![Euskadiko genero-indarkeriaren grafikoa, 2014. [Iturria: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Grfico-Violencia-de-gnero-Euskadi-2014-Fuente-Socialistas-Vascos-Euskadiko-genero-indarkeriaren-grafikoa-2014-Iturria-Euskal-Sozialistak-54e341fc0d835.jpg)
Genero-indarkeriagatik babesteko Espainiako Gobernuak ematen dituen aginduak gutxitu egin dira Euskadin, % 38 baino gehiago, 2011tik. Espainian baino gehiago gutxitu dira (Espainian % 19), Talde Sozialistako parlamentariari emandako erantzunaren bidez Gobernuak berak eskaini dituen datuen arabera.
Datu horiek diotenez, Bizkaian 2011n 360 babes-agindu eman ziren, baina 2014an 224 baino ez, beraz, 145 agindu gutxiago.
Araban, 2011 70 babes-agindu eman ziren, eta 214an 26 gutxiago (guztira 44 agindu).
Eta amaitzeko, Gipuzkoan, 2011n 205 agindu eman ziren, eta iaz 128 (77 babes-agindu gutxiago).
Datu horiek guztiak ikusita, Tontxu Rodríguez senatari sozialistak ondokoa eskatu du: genero-indarkeria “benetan bihurtzea Espainiako Gobernuaren lehentasun nagusietako bat". Hortaz, Genero Indarkeriari aurre egiteko legea modu eraginkorrean aplikatuko dela bermatuko du eta, horretarako, indarkeria matxista jasaten duten emakumeen babesa eta segurtasuna ere bermatu behar dira.
“Horrez gain, Popular alderdiaren Gobernuak indarkeriari aurre egiteko beharrezkoak diren aurrekontu-partidak eskaini behar ditu, eta ez % 22 murriztu, azken 3 urtean egin duen bezala", azaldu du.
Rodriguezen ustez, “datuek kezkatzeko arrazoiak ditugula erakusten dute eta Rajoyren Gobernuak atzera egiten du genero-indarkeriaren aurkako borrokari dagokionez”.
2014an, hildako emakumeen % 93k ez zuen babes-neurririk indarrean, nahiz eta % 31k aldez aurretik salaketa jarri. Eta jarraipena egiteko dauden 3.000 bitartekoetatik (GPS eskumuturrekoak), Popularren Gobernuak 710 baino ez ditu ezarri (% 23).
“Genero-indarkerian ezin da murrizketarik egin, emakumeen bizia baitago jokoan. Hori dela eta, Euskaditik Espainiako Gobernuari exijitzen diogu prebentzio-politikak abian jar ditzala, emakumeen babesa hobetzeko eta Aurrekontu Orokorretan kendutako funtsak ordezkatzeko”, esan du senatari sozialistak.