Prentsa-aretoa

Berriak

Gernikako Estatutua eta Konstituzioa berritzearen, hobetzearen eta berriz legitimatzaren aldekoa da Patxi Lopez

Erakundeen modernizazioaren eta berdintasunaren alde egingo duen Euskadiren Itun berriaren aldekoa da

Patxi Lopezek parte hartu du Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren lantaldean. [Argazkia: Eusko Legebiltzarra]
Patxi Lopezek parte hartu du Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren lantaldean. [Argazkia: Eusko Legebiltzarra]

Patxi Lopez lehendakariak goizean agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren lantaldean, eta azpimarratu egin du gizarteek ondoko beharra dutela: euren hiritartasun itun nagusien inguruan hausnartu behar dute horiek berritu, hobetu eta gizartean berriz legitimatzeko. Gernikako Estatutuaz eta Konstituzioaz ari zen.

PSOEko Ekintza Politikako, Hiritartasuneko eta Askatasunetako egungo idazkariak esan du pozik dagoela Gernikako Estatutuaren esperientziarekin; izan ere, Euskadin izan dugun askatasun eta aurrerapen handienaren garaia ekarri du. Horrez gain, berdinak balira bezala elkarrekin bizi nahi duten eta denon proiektua nahi duten desberdinek egindako ituna da azpimarratu du.  Gainera, Estatutuaren indarraldiaren 35 urteko berri onena ondoko aizan zen: autogobernuak eta demokraziak terrorismoari garaitu diotela.

Patxi Lopezen ustez, hiru hamarkada eta erdiz Estatutua eta Konstituzioa izan badugu ere, epe luze horretan sortutako ahultasunei ere erantzun behar zaie, eta Autonomia Erkidegoetako eta Administrazio Zentralaren eskumenak argitu behar dira. Horrez gain, zenbait erakunde sortu behar dira Autonomia Erkidegoek Espainiako gobernantzan parte har dezaten.

Sozialisten apustua —azaldu du— Euskadin itun berri bat egitea da, eta ez da nazionalismoan oinarritu beharko, ezberdinen arteko berdintasun handiagoan baizik.  Erakundeen modernizazioaren eta berdintasunaren alde egingo duen Itun berria izango da.

Konstituzioari dagokionez, eredu federalean aurrera egingo duen erreforma proposatzen dutela sozialistek dio.  Eredu horrek batu egin behar du kendu beharrean; Espainiaren aniztasuna onartu behar du; erakunde-arduren arabera finantzaketa nahikoa ematen saiatuko da, elkartasuna bermatuz; eskumenak argi defendatuko ditu, eta denon ongia bilatzeko parte-hartzea eta denon ardura bilatuko duen lurralde-ganbera bermatuko du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak