Prentsa-aretoa

Berriak

Gipuzkoako PSEk bere hausteskundeetarako egitaraua "hiritar guztien eritzia kontuan hartuz" egingo du

Hiritarren proposamenak biltzeko, postontziz postontzi kanpaina jarriko da martxan

Gipuzkoako diputatu nagusirako PSEko hautagaia den Miguel Buen-ek, bere alderdiak datorren asteartean martxan jarriko duen kanpaina aurkeztu du, zeinean foru eta udal hauteskundeetarako egitaraua egiteko "kontuan hartuko diren hiritar guztien iritziak", Gipuzkoan "aberastasun gehiago, lan gehiago, demokrazia gehiago eta lurralde oreka handiago bat lortzeko helburuarekin".

Donostian egindako prentsaurreko baten, Buen-ek azpimarratu du "azkenaldian klase politikoa inguratzen duen ‘mantra' moduko bat zabaldu dela, funtsean diona, hiritarren eritzietatik erabat aldenduta gaudela" eta politika, berez, politikoak bakarrik dauden gurpil batek elikatzen duela.

Hori dela eta, Gipuzkoako PSEk nahi duena da "hausteskundeetarako bere egitarauan parte hartu nahi duten hiritar guztien iritzietaz baliatzea, gerora, begira ere, Foru Aldundiaren gobernu egitaraua izango baita".

Horretarako, Gipuzkoako PSEk, datorren asteartetik aurrera eta hile honen bukaerararte, postontziz postontzi kanpaina martxan jarriko du "Gipuzkoako etxebizitza gehienetara" iristeko asmoz, 50.000 baino gehiago direlarik, hauteskundeetarako egitaraua egiteko hiritarren proposamenak jasotzeko xedearekin.

Gainera, hilabete t'erdian zehar, gipuzkoar sozialistek bere webgunearen zein helbide elektronikoaren bitartez ere hiritarrek helerazten dituzten proposamenak, kexak eta ideiak jasoko dituzte, Gipuzkoa "hobetzeko asmoz" eta giza eragile ezberdinekin, elkarte eta hiritarren bilerak izango dituzte.

Biltzen dituzten proposamen guztiei "erantzunen bat emateko" konpromezua hartu ostean, Buen-ek adierazi du gipuzkoar sozialistek espero dutela hauteskunde egitarau hau otsailaren bukaerarako prest izatea, martxoan alderdiko zuzendaritza- organoetan aurkeztua izan dadin nahiz onartua eta berrestua izateko.

Bestalde ere, diputatu nagusirako hautagaiak aipatu du Gipuzkoako PSEk gipuzkoarrei eragin dieten arlo guztietan lan egiten duela, Gipuzkoan "aberastasuna, enplegu gehiago, gizonezko eta emakumezkoak baldintza beretan bizi ahal izateko demokrazia gehiago eta lurralde oreka handiago bat lortzeko".

Zentzu honetan, "egungo foru gobernutik udaletxeek tratu egoki bat ez dutela jasotzen" salatu du, are gehiago, "uste dugu tratu txarra ematen zaiela".

Gipuzkoako PSEko hautagaiak nabarmendu du bere alderdiak "lurraldera moldatutako azpiegitura egokiak dituen Gipuzkoa modernoago baten alde egiten duela apustu. Eta, ikerketa arlo askoetan liderra den heinean ere, lidergo hori onartu beharko litzaiokela". Azken finean, "pertsona helduekin, gazte eta emakume askoekin agertu dezala elkartasuna".

"Gipuzkoako Foru Aldundiaren lidergoa izatea dugu helburu, baina lurralde honetan bizi diren hiritarren mesederako egin nahi dugu, eta horretarako, ekimenak bilduko dituen hauteskunde zein Gobernu egitaraua dugu tresna hoberena", esanez bukaera eman dio prentsaurrekoari.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak