Giza eskubideen urraketa guztiak salatzen ditu PSE-EEk
EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagak esandakoa dela-eta, PSE-EEk gogoratu nahi du Euskal Sozialistok giza eskubideen urraketa guztiak salatzen ditugula, eta eskubide horien urraketak kondenatzen ditugula, baita pertsonen eta familien bizitza suntsitzeko eta gizartean eredu totalitarioa ezartzeko sortu diren talde terroristak ere

Euskal Sozialistok guztiz gaitzesten ditugu Lasa eta Zabalaren bahiketa, hilketa eta gertatukoa ezkutatu izana, baita argitu gabe dauden ekintza terrorista guztiak ere; ekintzak egin eta sustatu zituztenak gertatutakoa argitu nahi ez dutelako ez dira argitu.
Euskal Sozialistok Giza Eskubideen urraketa azaltzeko edo testuinguruaren arabera ulertarazteko egiten diren saio guztien aurka gaude; hori dela-eta, egindako kaltea onartzea eta biktimak eta familiak indarberritzea beharrezkoa dela onartuko duen legea sustatu dugu.
PSE-EE, gobernatzen zuela, legez onartzen ez diren urraketa guztiak onartu behar zirela esan zuen, eta oposizioan ere horren alde egin du, beste biktima batzuen memoria eta justizia merezi dutelako.
Arzuaga jaunak eta bere alderdiak oraindik aldezten ez duten zerbait aldez dezakegu Euskal Sozialistok: ez zutela inor hil behar helburu politiko batengatik, eta gazteek hori jakin behar dutela berriz gerta ez dadin. Arzuagak eta bere alderdiak ez dute hori gain hartzen.