Gizarte-babesaren sistemarekin jarraitu nahi duela adierazi dio Mendiak PPri
Konstituzioa berritzeko orduan indar politiko guztiak ezarri behar direla nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak
![Idoia Mendia PPko presidentearekin, Arantza Quirogarekin, bildu da gaur goizean. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-se-ha-reunido-esta-maana-con-la-Presidenta-del-PP-Arantza-Quiroga-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mendia-PPko-presidentearekin-Arantza-Quirogarekin-bildu-da-gaur-goizean-Argazkia-Euskal-Soz-5448ce19217eb.jpg)
PSE-EEko idazkari nagusia, Idoia Mendia, Euskadiko PPko ordezkaritza batekin bildu da gaur; Arantza Quiroga izan da ordezkaritza horren burua. Euskal Sozialistek eskatu dute, zuzendaritza berritu ostean, bilera egitea, eta euskal politika-erakunde guztien artean harreman errazak izan ditzaten dute xede aipatutako topaketek.
Mendiarekin batera, Antolaketako eta Erakunde Politikako idazkariek, Miguel Ángel Moralesek eta Begoña Gilek, hurrenez hurren, ere parte hartu dute bileran. Alderdi Popularraren ordezkariekin eztabaidatu dute PPko agintariek eta erakunde-arduradunek proposatutako eskubide-mugaketari buruz.
Horren harira, Quirogari jakinarazi dio Euskal Sozialistek kezkatuta daudela, eta PSE-EEk Euskadin gizarte-babeserako sistemaren alde egitearen konpromiso sendoa gain hartu duela; izan ere, aipatutako sistema zenbait hamarkadaz adostu dute. Dena dela, kudeaketa hobetu beharko da eta, beharrezkoa balitz, baita kontrolatzeko mekanismoak ere, gehiegikeriak saihestearren eta beharrak dituztenekiko elkartasuna bermatzearren.
PSE-EEko ordezkariek zerga-iruzurraren aurkako ahaleginak handitu behar direla azpimarratu dute, ezin baita gai hori ebatzi asmo honen aitorpenekin soilik. Mendiak PPri gogoratu dio Ogasunek urtero 2.500 euro jokoan dituztela, eta egungo egoeraren, ezin dela beste alde batera begira, milaka euskal herritarrek beste batzuen elkartasuna behar baitute. Elkartasuna bermatzeko modurik egokiena iruzurrari aurre egitea dela eta enplegurako baliabide gehiago lortzea dela azpimarratu dute Euskal Sozialistek.
Horrez gain, ordezkari sozialistek PPko arduradunei azaldu diete beharrezkoa dela euskal autogobernua lortzeko urratsak ematea; horretarako, talde politikoen adostasun zabala beharko da. Garapen ekonomikoa sustatzea, euskal herritarren ongizatea hobetzea eta kalitatezko enplegua, zerbitzu publikoak eta gizarte-babesa bermatzea izango du helburu.
Halaber, PSE-EEren ustez, ezinbestez egin beharreko erakunde-erreforman talde politiko guztiek inplikatu behar direla azpimarratu du. Mendiak azpimarratutako moduan, egungo esparrua berritzeak zenbait aukera emango dizkigu eskubideei eta askatasunei dagokienez, eskumen-esparruan argituko dira, eta egungo erkidegoak hobeto egokituko dira Espainiaren osotasunean.