Gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzeko orduan jabetzaren irizpidearen ordez likideziarena jartzea eskatu dio PSE-EEk Jaurlaritzari
Euskal Sozialistek salatu egin dute gizarte-arriskua duten milaka pertsona laguntzarik gabe gelditzen ari direla “herri batean baratzea dutelako, saldu ezin duten lonja dutelako edo oinordetza partekatu bat dutelako", hots, likidezia handituko ez duen zerbait dutelako, eta horrek gizarte-larrialdietarako laguntzak eskuratzeko aukerarik gabe uzten die.
![Legebiltzarreko bozeramaile sozialista, José Antonior Pastor, goizean Gasteizko Eusko Legebiltzarrean eskaini duen prentsaurrekoan. [ARTXIBOA: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-El-portavoz-parlamentario-socialista-Jos-Antonior-Pastor-en-la-rueda-de-prensa-que-ha-ofrecido-esta-maana-en-el-Parlamento-Vasco-de-Vitoria-Gasteiz-ARCHIVO-Socialistas-Vascos-Legebiltzarreko-bozeramai-54f5b6dd889ed.jpg)
Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak osteguneko Ohiko Osoko Bilkuran Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio alda dezala Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskuratzeko mugak arautzen dituen Dekretua. Gaur egun, “ondarearen” arabera finkatzen dira laguntza eskuratzeko mugak. Baina PSE-EEko Legebiltzarreko bozeramaileak, José Antonio Pastorrek, salatu duenez, “milaka pertsonak laguntza behar dute eta ezin dute horregatik eskuratu".
“Oinordetza partekatuak edo saldu ezin den lonja batek ez dute pertsona horien likidezia handitzen, baina kendu egiten die egoera ekonomiko saila arintzeko moduko laguntzak jasotzeko aukera”, azaldu du Pastorrek. Euskal Sozialistek Lan eta Gizarte Gaietako sailburu Angel Toñari ondokoa eskatu diote: Aburto sailburuaren "politika pasiboaren" ostean, sailaren ekintza politikoari "bira eman diezaion”.
Greba Lanbiden
Ez da Euskal Sozialistek hurrengo osoko bilkuran landuko duten gai bakarra; izan ere, Legebiltzar Taldeak Lanbideren LZ bertan behera utz dezaten eskatuko du, “egoera konpontzen ez duen adabakia delako, eta gainera, ez dute sindikatuekin negoziatu”.
Josean Pastorrek Angel Toñari eskatu dio "aurrekoak utzitako oinorde negargarria administratu baino, kudeaketa politikoaren oinarriak alda ditzala, eta dagoeneko sindikatuekin esertzeko gatazka ebaztearren”.
“Eusko Jaurlaritzak berriz erakutsi digu ez duela publikotasunean sinesten, ezta zerbitzu publikoetako profesionaletan”, esan du Pastorrek sailburuaren adierazpenak direla-eta. Izan ere, Lanbideko langileek atzo egindako grebaren ostean, sailburuak esan zuen “denok gehiago eskatzen badugu, ez dugu inoiz amaituko, eta jendeak funtzionarioek baino gutxiago kobratzen dute”.
Pastorren ustez, “ezin da onartu” Jaurlaritzak bi urte ondoren Lanbideren egoera antolatu ez izana; EAJk “lau hilabetean konponduko zuela esan baitzuen”. Gainera, Urkulluren gobernuari esan dio langile publikoekin “gizarte-elkarrizketako arazo larria duela”
“Zerbaitengatik bildu egin dira Euskadin sindikatu guztiak Lanbideren LZ, Radio Euskadiko Enplegua Erregulatzeko Espedientea, Osakidetzaren lan-eskaintza, Ertzaintzaren berrantolaketa edo Enplegu PUblikoaren Legea kutxa baten utzi izana errefusatzeko", adierazi du Pastorrek. Bere ustez, Jaurlaritzak "langile publikoekiko harremana berrikusi beharko luke, eta ez aurre egin protestatzen dutenean".