Gizarte Larrialdiko Laguntzen dekretua aldatzea proposatzen du PSE-EEk, premiaz laguntza behar duen norbait kanpoan geldi ez dadin
![Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Grupo-parlamentario-Socialistas-Vascos-Foto-Socialistas-Vascos-Euskal-Sozialistak-Legebiltzar-Taldea-Argazkia-Euskal-Sozialistak-54b77d12618a7.jpg)
Eusko Jaurlaritzak Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskuratzeko irizpideak alda ditzala lortu nahi du Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak, kanpoan geldi ez dadin gizarte-larrialdiren bat duen eta horri aurre egiteko dirurik ez duen norbait.
Legez besteko proposamen baten bidez, Euskadi gizarte-babes sistema egokia duela gogoratu du Txaro Sarasua legebiltzarkideak, “eta azken 25 urtean hobetzen joan da antzeman diren hutsuneei erantzun ahal izateko". “Sistemaren eraginkortasuna ikusi izan da aspaldi honetan, eta, zehazki, pairatzen dugun krisi ekonomikoan, krisiaren zenbait ondorio baretu baititu, milaka familia elkartasunaren babespean zaindu baititu, etxe askotan gutxieneko diru-sarrerak bermatu baititu, eta baliabide gabeziaren ondorio dramatikoenei aurre egin dio”, azaldu du.
Hala ere, sistemak berak zenbait hutsune dituela erakutsi du, gizarte-antolakundeen eta Eusko Jaurlaritzaren Pobreziaren eta Desberdintasunen Inkestaren beraren arabera: desberdintasunak gero eta handiagoak dira, pobreziak biztanleen bostenera iritsi da eta lana duten zenbaitzuek ere ezin dute soldataren bidez oinarrizko beharrak ase.
“Sozialistok Gizarte Larrialdiko Laguntzen jatorrizko esanahia finkatu nahi dugu: baliabide gutxiko etxeetan dituzten premiei erantzutea, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jaso ala ez. Eta egun badakigu, aurrekontua alde batera utzita, zenbait irizpidek zer edo zergatik sortu zirela, eta muga bihurtu direla laguntza behar duten pertsona batzuentzat. Ondare-muga bat finkatu zen, beharrik izan gabe eska ez zezaten; baina batzuetan ondare hori ezin da garaiz likidatu larrialdiari aurre egin ahal izateko. Ondare-mugaren ideiaren ordez, likideziaren irizpidea jartzea proposatzen dugu; dena dela, beharrezkoak diren kontrol guztiak abian jarri beharko lirateke, horren bidez pikareskarik sor ez dadin. Badago hori egiteko zenbait modu, eta Jaurlaritzari dagokio larrialdiei arreta egitea eta kontrolak ezartzea. Osoko Bilkuran guk proposatu genuen araua aldatzea, ez genuen erantzunik jaso; orain proposamen honen bidez eskatzen dugu; izan ere, errealitateak erakutsi digu jende gehiegi gelditzen dela babes-sistematik kanpo", argudiatu du.
Hori dela eta, ondokoa proposatzen diogu Eusko Jaurlaritzari: “azken urtean antzemandakoa gizarte-bazterketarako arrisku berriei erantzutearren, 4/2011 Dekretua aldatzeko beharrezkoak diren urratsak eman ditzala, aurreikusten dituzten gastu jakinei aurre egiteko dirurik ez duten edo gizarte-bazterketa egoerak jasaten dituzten pertsonek Gizarte Larrialdiko Laguntzak jaso ahal ditzaten”.