Gizarte-larrialdirako laguntzen partidak handitzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Mendiak
PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak bilera egin du Barakaldoko (Alfonso García), Ermuko (Carlos Totorika), Eibarreko (Miguel de los Toyos), Zumarragako (Mikel Serrano), Irungo (José Antonio Santano) eta Iruña Okako (Javier Martínez) alkate sozialistekin.
Topaketa honetan, Mendiak aztertu nahi izan du Euskadik bizi duen ekonomia-krisiaren ondorioz zer egoera duten udalerrietan. 164.000 pertsonak jarraitzen dute langabezian, eta beste milaka pertsona gizarte-arriskua jasaten hasi dira; horrez gain, 64.000 pertsonak diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dute, eta beste 64.000 adingabe pobrezia-arriskuan daude.
Talde horien beharrei erantzun ahal izateko, Mendiak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio gizarte-larrialdirako laguntzen aurrekontu-partidak handi ditzan.
![Idoia Mendia alkate sozialistekin eta PSE-EEko Erakunde Politikako idazkari Begoña Gilekin bildu da. [Argakia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-se-ha-reunido-con-los-alcaldes-socialistas-y-la-Secretaria-de-Poltica-Institucional-del-PSE-EE-Begoa-Gil-Foto-Socialistas-vascos-Idoia-Mendia-alkate-sozialistekin-eta-PSE-EEko-Erakunde-Po-543f796aaf86a.jpg)