Gizarte-politiken inguruan edukirik gabeko agintaldiaren ostean, Aburto sailburuak noiz utziko duen kargua argitzeko exijitu du PSE-EEk
“Urkulluren Gobernuaren ekintza ezaren adierazlerik onena da; ez du proposamen bakar bat egin langabeziarekin edo ezegonkortasunarekin amaitzeko”, azpimarratu du Elena Perezek
![PSE-EEko Batzorde Exekutiboa. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Comisin-Ejecutiva-del-PSE-EE-Foto-Socialistas-Vascos-PSE-EEko-Batzorde-Exekutiboa-Argazkia-Euskal-Sozialistak-5486baa7e7697.jpg)
PSE-EEko Batzorde Exekutiboko Politika Publikoetako idazkariak, Elena Pérez Barredok, lehendakariari exijitu dio lehenbailehen argitu dezala Juan María Aburto sailburuaren egungo egoera; izan ere “duen agerpen publikoa dela-eta ez dago argi sailburu eta EAJko hautagai den”; horrez gain, gizarte-politiken kudeaketan ez duela ezer egin leporatu du.
Aburto sailburu moduan zenbait ekitalditara gonbidatzen dutela gogoratu du Pérez Barredok, eta ekitaldi horietan bere “proposamenak edo burutazioak” azaltzen ditu, Lehendakariarekin adostu gabeak, eta parlamentuak “jarrera pertsonalez" hitz egiten du. “Herritarrentzat oso garrantzitsuak diren gaiak kudeatzen dituenak, adibidez, enplegua, etxebizitza edo gizarte-politikak, ezin du tribuna batera igo eta babes-sistema finantzatzeko tasa bat jartzea proposatzea; gainera, bi urtean ez du proposamenik egin gero eta handiagoak diren herritarren beharrei erantzuteko sistema egokitzearren”, salatu du.
Aburto bi urtez pertsonen duintasunarekin zerikusia duten gaien inguruan “lebitatzen" izan dela dio agintari sozialistak, eta udazkenetik aurrera, hauteskunde-hautagai izendatu dutenetik, kanpaina ilustratzeko argazkiak baino ez ditu egin. Esaterako, iazko legegintzaldiko gizarte-elkarrizketa mahaia berreskuratzeko euskal sozialistek behin eta berriz exijitu ostean eta eskaera horri ezetz esan ondoren bi zentral nazionalisten ezetzean justifikatuz, “baina elkarrizketa-irudi bera bilatu dute topaketa oztopatzen zuten bi gabezi horiek dituztela". “Denbora gehiegi galdu dugu enplegua sortzeko, trebakuntzari laguntzeko eta ekoizpen-sistemaren beharretara egokitzeko politika zehatzak gizarte-eragileekin adosteko”, deitoratu du.
Horrez gain, berariazko zerga bat proposatu du gizarte-zerbitzuak finantzatzeko, nahiz eta horietan ez sinetsi; “baina Bizkaiko foru diputatu gisa, krisiaren urte gogorrenetan sozialistek behin era berriz proposatutako zerga-erreforma guztiei aurka egin zuen, eta Eusko Jaurlaritzaren zorra handiagotu zuen murrizketarik ez egitearren; gainera, Bizkaiko foru diputatu zenean, Eusko Jaurlaritzan sartu baino lehen hartutako azken erabakiaren bidez bere lurraldeko mendetasunen laguntzak asko murriztu zituen; eta sailburu moduan, Jaurlaritzan egindako lehen ekitaldi garrantzitsuan, oinarrizko zerbitzu publikoak murriztera kondenatzen zituzten aurrekontuak onetsi zituen".
“Gobernuan izandako bi urte hauen ezaugarri nagusia da ez dagoenaren kudeaketa egin duela, eta oposizioak politikak bideratu behar izan ditu. Eta Aburto ekintza ezaren adierazle onena da. Langabezia eta ezegonkortasuna geldiarazteko ez du proposamen bat ere egin. Ez du erantzunik eman Lanbideren Lanpostuen Zerrendaren aurrean; EAJk oposizioan zegoela lau hilabetean egingo zela esan zuen; ezinbesteko trena da laguntzak kudeatzeko eta langabetuan lanean txertatzen laguntzeko. Gero eta pertsona gehiagok eskatzen duten gizarte-alokairuko etxebizitza bat, eta herri administrazioaren eskaintza gero eta txikiagoa da; gainera, EAJk PPren laguntza bilatzen du hurrengo Etxebizitzaren Legeak eskubide hori berma ez dezan. Eta diskurtsoak gizarte-babesari buruzko asmo onez betetzen ditu zehaztasunik aipatu gabe, gizarte-zerbitzuetako zorrorik gabe, ekimenik gabe”, azaldu du.
Hori dela eta, eta egoera legezkoa bada ere, Pérez Barredok Lehendakariari eskatu dio Aburtoren egoera lehenbailehen argitzeko, “ez nahasteko bere erakunde-funtzioak eta hauteskundeak helburu dituzten beste asmo batzuk baina, batez ere, gizarte-egoera premiazkoa dela eta ardura osoa behar du Euskadin finkatzen den desberdintasun larria zuzentzearren".