Prentsa-aretoa

Berriak

"Gobernu berriak ETAko presoei bisitatzeko laguntzak baliogabetuko ditu"

Rodolfo Aresek "laguntza hauekin bukatzea exijentzia demokratiko atzeraezina da" esan du

KOMUNIKATUA PSE-EEko Antolamenduko Idazkariak, Rodolfo Ares, Justizi Sailaren Ordena erretxazatu du, ETAko presoen familien bidaiak subentzionatzeko. “Ordenak –Rodolfo Aresek gehitu du- ulergabeko bizkortasunez adostua izan dena, laguntza hauek lehn bait lehen eman nahi dute, beste urte batzutan Sailak ez du halakorik egin”. Rodolfo Aresentzako, “justifika ezineko erabaki bat da, beste bat, Ibarretxeren jarduneko Gobernuak hartzen ari ditunak, helburu batekin, hurrengoko Exekutiboaren lana baldintzatzea, Patxi Lópezen esanetara egongo dena”. “Baina helburu hau -euskal sozialisten bozeramaileak gehitu du- ez du aurrera egingo, euskal sozialistak argi esan dugulako aztertuko ditugula era honetan hartu diren erabaki guztiak eta larrizkoak ez direnak eta arrazoi argietara erantzunik ez dituztenak”. “Zentzu honetan –Rodolfo Aresek esan du-, laguntza hauek, hain bizkor ematen direnak Gobernu berriagatik aztertuak izango dira eta hartuko ditu behar diren neurriak indarrean ez egoteko. Orden bat beste orden batek anula dezake. Eta Patxi Lópezen Gobernu berriarekin ez da egongo laguntzarik ETAko presoen familientzako”. “Laguntza hauekin amaitzea, ETAko biktimen sentsibilitatearen kontrakoak direnak -Rodolfo Aresek esan du-, exijentzia demokratiko bat da eta atzeraezina. Beste arrazoi batzuen artean, funtsezkoa delako terrorismoaren deslegitimazio sozial,e tiko eta politikoan, hau da, aldaketaren Gobernuaren helburu bat. Helburu hau ez da bateragarria laguntzak ematearekin terrorismoaren kondenatzen ez dutenentzat”.

Beste berri batzuk...

Berri honetara lotuta dauden artxiboak

Iruzkinak