Prentsa-aretoa

Berriak

Gobernua gai-zerrendan eta gai-zerrendatik kanpo lantzen dituen gaietan gardena izan dadila eskatu du PSE-EEk

Miren Gallastegui, artxibo-argazkia [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Miren Gallastegui, artxibo-argazkia [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Euskal Sozialistak Legebiltzar taldeak gardentasun handiagoa eskatu dio gobernuari Gobernuaren Kontseiluaren bilkuran lantzen dituen gaietan, bai gai-zerrendan sartzen diren gaiei dagokienez bai agenda ofizialean lantzen direnei dagokienez.

Legez besteko proposamen baten bidez, Miren Gallasteguik azaldu du Gobernuak hartzen dituen erabakien ohiko jarraipenaren barruan, Gobernu Kontseiluak astean behin egiten dituen bileretan lantzen dituen gaiak ezagutzea ere badago. Horretarako, erabakiak azaltzeko egiten diren prentsaurrekoez gain, Irekia ataria ere badago. Aipatutako ataria aurreko legegintzaldian ireki zen helburu horrekin.

“Gobernuak edo bere taldeak komunikabideei jakinarazi nahi dizkion gaiak laburtzen dira web horretan, baina ez erabaki guztiak, ezta gai-zerrenda ere, zer nolako erabaki har zitzaketen jakinarazi ahal izateko, esaterako, dekretuak, agindu ekonomikoak, deialdiak,  organismo publikoetan kargua uzten dituzteank eta izendatzen dituztenak”, salatu du.  Hori dela eta, erabaki asko bakarrik ezagutzen ditugu Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen badute.

Ordezkari sozialistak gogoratu du Legebiltzarrean behin baino gehiagotan eskatu diotela Gobernuari konpromiso handiagoa izan dezala gardentasunarekiko.  Esaterako, martxoaren 12an Eusko Legebiltzarrak gardentasun handiagoa eskatu zuen kontratu txikiekin.  “Euskal Sozialistak Alderdiaren ekimena zen, eta Ganberako bi herenek alde egin zuten. Jarduera publikoetan gardentasun osoa beharrezkoa dela uste dugu, eta Taldeak kontrolerako ekintza asko egiten ditu”, nabarmendu Gallasteguik.

Handik hilabetera, Herri Administrazioaren Legea bertan behera utzi behar izan zuten, Legebiltzarraren gehiengoak zuzenketak aurkeztu ziolako. Gardentasuna arautuko duen beste testu bat idatzi beharko dute, "eta berriz eskatzen diegu gehiago atzeratu gabe egin dezatela, legebiltzarkide gehienok zer uste dugun aintzat hartuta".  “Gobernutik gardentasun-politiken alde egitea da garrantzitsuena, eta hori ikusteke dago”, gaineratu du.

Horregatik, eta lege berria izan arte, Gobernuari proposatu dio web ofizialean argitara dezala “erabakitzen dituen prentsa-laburpenez gain, Gobernu Kontseiluko idazkariak sinatutako agiria, Gobernuko Kontseiluen gai-zerrenda osoarekin”.  Halaber, urtean buruan gai-zerrendatik kanpo hartu diren akordio guztiei buruzko dokumentazioa ere eskatu du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak