Prentsa-aretoa

Berriak

Guggenheim Fundazioarekin egin beharreko negoziaketan Legebiltzarreko gomendioei jarraitzea eskatu du PSE-EEk

Mozio bat aurkeztu du horren inguruan eta datorren astean eztabaidatuko dute euskal Legebiltzarrean

Vicente Reyes, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Vicente Reyes, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkidea. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Talde Sozialistak erregistratutako mozio bat eztabaidatuko du Eusko Legebiltzarrak datorren osoko bilkuran. Mozio horren bidez, Eusko Jaurlaritzari exijitzen diote Solomon R. Guggenheim Foundationekin Guggenheim Bilbao Museoaren kontratua berritzeko abian duten negoziaketan "berezkotzat har ditzan Eusko Legebiltzarrak egindako kontsiderazioak eta gomendioak” arte-zentroaren ibilbidea ebaluatzeko aurreko legegintzaldian egindako ponentziaren bidez.

Vicente Reyes legebiltzarkide sozialistak aurkeztu du gaur aipatutako mozioa; gai horren inguruan ostiraleko osoko bilkuran Hezkuntza eta Kulturako sailburu Cristina Uriarteri egin zioten interpelazioa dela-eta eman zuen erantzun iheskorren ondorioa da. “Sailburuaren hitzen bidez ondoriozta daiteke New Yorkeko Fundazioarekiko akordioa berritzeko negoziaketetan Eusko Jaurlaritzak ez dituela bere jarduerak egokitzen Bilboko Guggenheim museoaren ibilbidea Aztertzeko eta Ebaluatzeko Ponentziaren txosteneko ondorio eta ebazpenek finkatu dituzten jarraibideetara", azaldu du Vicente Reyesek mozioan.

“Egoera ez bada zuzentzen —gaineratu du— alde biek erabakitzeko duten gaitasunaren inguruan dagoen desorekarekin jarraituko dute Solomon Fundazioaren alde”.

Aurreko egunetan ezagutu dugunez Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak akordio bat lortu duela New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Fundazioarekiko akordioa berritzeko, Talde Sozialista negoziaketaren iluntasuna salatu du.  Kontratu berria sinatzeko hilabete baino gutxiago falta dela, ez dakigu kontratu horretan jasoko den edo ez euskal aldeak erabakitzeko gaitasun handiagoa izango duen Bilboko museoaren programazioaren eta erosteko politiken inguruan, ezta Euskadiko artista plastikoek agerpen handiagoa izango duten edo ez ere.  Horiexek izan ziren Guggenheim Bilbaoren esperientzia arrakastatsua ebaluatzeko Legebiltzarreko ponentziak azpimarratutako gabezietako batzuk, eta Legebiltzarreko gehiengoak kontratu berrian horiek zuzentzea onetsi zuen.

“Sozialisten ustez, Guggenheim markak asko eman dio Bilbori eta Euskadiri.  Baina, gure ustez, Guggenheim Bilbaok ere asko eman dio New Yorkeko Fundazioari", azaldu zuen une horretan Vicente Reyesek. “Uste dugulako Guggenheim Museoa oso garrantzitsua dela herrialde honentzat aldeztu dugu beti alde bien arteko harremanak orekatua eta gardena izan behar duela.   Eta orain arte ez da horrela izan”, gaineratu zuen.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak