“Haserrea eta gaitzespena adierazi du" PSE-EEk Erandion emakume bat hil dutelako
Erandion gertatutako genero-indarkeriako azken kasua dela-eta “haserrea eta gaitsespena” adierazi du PSE-EEk; izan ere, Bilboko emakume bat hil baitute.
PSE-EEko Berdintasuneko idazkariak, Pilar Riosek, esan du “hilketa basatia” gertatu dela “emakumeentzat bereziki tragiko izan diren zenbait hilabete igaro ondoren, Espainian indarkeria-matxistako zenbait gertatu baitira”.
"Kondenatzeko adierazpenak ez dira nahiko. Haratago joan behar dugu, lehentasunezko gai bihurtu behar dugu", azaldu du Riosek.
Hori dela eta, agintari sozialistak berriz esan du Espainian genero-indarkeriaren aurkako politika-, gizarte- eta erakunde-akordio bat lortu behar dela, eta Urkulluren gobernuari eskatu dio leihatila bakarra sortzeko erasorik jasan duten emakumeentzat.
Hilketa kondenatzeko egingo diren ekitaldi guztiekin egingo dute bat sozialistek, eta herritarrei, oro har, gauza bera egiteko eskatu diete. "Ezin dugu drama horretatik at gelditu. Indarkeria matxistaren aurrean hots bakarra izan behar dugu” epaitu du.