Hauteskunde Bermeen Batzordeak Idoia Mendia aukeratu du Lehendakari izateko hautagai
PSE-EEko idazkari nagusiak militanteen 2.872 berme ditu, behar direnak baino bost aldiz gehiago
Euskadiko Hauteskunde Bermeen Batzordeak, gaur, 2016ko martxoaren 1ean, Idoia Mendia Cueva hurrengo hauteskunde autonomikoetarako lehendakari izateko hautagai aukeratzea erabaki du. Atzo, otsailaren 29an, bermeak aurkezteko epea amaitu zen, primarioetarako egutegiaren arabera, eta ez da beste hautagairik aurkeztu. Izendapena behin-behinekoa da, errekurtsoak jartzeko derrigorrezko epeak amaitu arte, hots, martxoaren 5era arte. Egun horretan, Hauteskunde Batzordea berriz bilduko da izendapena behin betikotzat jotzeko.
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, 2.872 berme aurkeztu ditu, oso kopuru handia, aurreikusitako barn—prozedurak % 10eko ehunekoa eskatzen baitu. Euskal militanteen erdiek baino gehiago sinatu dute prozesu horretan. Behin betiko izendapena martxoaren 5etik aurrea jakinaraziko zaie Euskadiko Zerrenden Batzordeari eta Euskadiko Batzorde Exekutiboari, Komite Federalean onetsi dezaten.