Hauteskunde orokorren ostean “zenbait erreforma garrantzitsu” egitearen aldekoa da Idoia Mendia
UPV-EHUko “Berrikuntza Politikoa” izeneko udako ikastaroan ondoko ideien alde egin du PSE-EEko idazkari nagusiak:
- Euskal Sozialistok autogobernu handiago eta hobearen aldekoak gara. Gernikako Estatutua berritu nahi dugu ez uzteko inori gure osasunaren, gure hezkuntzaren eta euskal herritar gisa ditugun eskubideen inguruan erabakitzen.
- Konstituzioa berritu nahi dugu Estatu Federala sortzeko; horrek Autonomia Erkidegoen eskumenak argituko ditu beste batzuek har ez ditzaten.
- Euskal herritar gehienak euren burua Espainiako eta Europako proiektu federalari lotuta ikusten dutela uste dugu. Hori dela eta, ez dugu independentzian eta “erabakitzeko eskubidearen” eufemismoan sinesten.
![Idoia Mendia EHUko udako ikastaroko parte-hartzaileekin. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-dialoga-con-los-participantes-en-el-curso-de-verano-de-la-UPV-EHU-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mendia-EHUko-udako-ikastaroko-parte-hartzaileekin-Argazkia-Euskal-Sozialistak-55a396e5a4800.jpg)