Prentsa-aretoa

Berriak

Hauteskundeen ostean "beharrezkoak diren" akordioak direla-eta gardentasunaren eta lidergo sozialistaren alde egin du Idoia Mendiak

“Herritarren elkarrizketaren eta elkarri ulertzearen bidea azaldu digute”, ziurtatu du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak PSOEren Batzorde Federalean

PSOEren Batzorde Federaleko kideen argazkia
PSOEren Batzorde Federaleko kideen argazkia

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak gaur azaldu du itun politikoen inguruko gardentasuna giltzarria dela herritarrek horren erabilgarritasuna uler dezaten.  Mendiak PSOEko Batzorde Federalean hitz egin du, eta sozialistek udaletan eta autonomia erkidegoetan akordioak egiten "esperientzia luzea" dutela azpimarratu du.

“Argi azaldu behar ditugu lortzen diren akordio guztiak eta gure proposamenak aurrera ateratzea dutela helburu aipatu.  Argi zehaztu behar dugu zein lerro gorri ez ditugun gaindituko.  Eta, posible ez den kasuetan, desadostasunaren arrazoiak azaldu beharko ditugu", esan du PSOEko kongresuen arteko organo nagusian, Madrilen bildutakoan.

PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, herritarrek “elkarrizketaren eta elkarri ulertzearen bidea zehaztu digute”, eta erakundeen egonkortasuna bermatzeko beharrekoa izango den itunen etapa hasiko dugu.  Horrez gain, maiatzaren 24ren ostean erakundeetan aldaketaren aldeko akordioak zuzentzeko zer funtzio "garrantzitsu" duten sozialistek nabarmendu du.

Euskadin hauteskundeen ostean dugun egoera dela-eta, Mendia pozik dago PSE-EE nazionalista ez den lehen indarra eta ezkerraren lehen erreferentzia delako oraindik.  Azpimarratu duenez, inoiz baino zatikatuago egon den hauteskunde-egoeraren zailtasunak gainditu dituzte Euskal Sozialistek, akordioak lortzeko gaitasuna eta zentraltasun bokazioa galdu gabe.

Emaitzei dagokienez, PSE-EEk sozialistek gobernatutako udalerrietan indarra dutela nabarmendu du (eta abantaila argiak ditu Portugaleten, Ermuan, Iruña Okan, Eibarren, Zumarragan eta Irunen, eta Barakaldon berdinketa lortu du). Gainera, beste zenbait herritan gehiengoa lortu duela, esaterako Lasarte edo Pasaian, azpimarratu du.  Horrez gain, aipatu du Euskal Sozialistek funtzio erabakigarria dutela Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiak eta Donostia eta Bilboko Udalak, besteak beste, gobernatzeko moduko gehiengoak osatu ahal izateko.

“Aukera progresista bakarra”

Hauteskunde orokorrak gainean ditugula, Mendiak nabarmendu du Pedro Sanchezen PSOE “Alderdi Popularraren aurrean dagoen ezkerreko aukera progresista bakarra dela”. Gainera, aukera hori ez zegoen orain dela urtebet, Batzorde Federalaren bilera egin zenean; izan ere, uztaileko ez-ohiko biltzarra egitea erabaki zuen aipatutako batzordeak, eta biltzar horrek aukeratu zuen egungo zuzendaritza.

PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, sozialistek, joera aldatzeaz gain, autonomia erkidego eta udal askotan  kokapen erabakigarri eta garrantzitsua berreskuratu dute; Andaluzian hauteskundeak irabazi ondoren hasi zen errealitate hori azalarazten.

Mendiak, gainera, milaka herritarren konfiantza berreskuratzeko “lan handia dugula egiteke” azaldu du. Beste indar batzuei lekua utzi dien mapa politikoa berrosatu beharko baitugu.  Hiri-nukleo handietan bizi diren gehiengoarekin konektatzearen, eta hiriek eskatzen duten antolatzeko eredu berrietara egokitzearen alde egin du.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak