Prentsa-aretoa

Berriak

Hernani eta Astigarraga arteko "Euskal Y"ren tartearen lanak gelditu dituztela Odon Elorzak egindako adierapena

Odón Elorza
Odón Elorza

Ikusi duguna ikusita, Sustapeneko Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak euskal Y lanen Gipuzkoako tartea ez duela bizkortu nahi salatu nahi dut.  Ezta Bilduri ere, eta orain dela zenbait urtetik.  PP eta EAJ dira arduradunak.

Ondokoa galdetu behar diogu geure buruari:  Gobernu-ardurak dituztenen artean nork aldezten du Lurralde honetako herritarren interes orokorra AHTren lanek aurrera egin dezaten eta azkar amai ditzaten?

Erantzuna:  Inork.

Hernani eta Astigarraga arteko tartearen euskal Y lana geldiarazteak, erakusten digu Gipuzkoan gaizki kudeatzen eta egiten ari dituztela gestioak, bai Sustapeneko Ministroak, bai Eusko Jaurlaritzak.

Koordinazio ezak, kudeatzeko ezgaitasunak eta Sustapen Ministerioaren eta Sailaren mespretxuak azaltzen dute —baina ez justifikatu— 2012an hasitako lana, 71 milioi eurokoa, hiru urte ondoren geldiarazi izana, % 18 baino ez dutenean burutu, eta lana amaituta izan behar bazuten ere.

Horregatik aurkezten dizkiot Ministro andreari Diputatuen Kongresuan “lardaskeria" honen inguruko zenbait galdera.  Eremuan zenbait lursail besterentzeko ekintza amaitu gabe, Ingurumen  Ministerioari eskatutako eta iristen ez diren Kosten baimenak, erakunde bietako kaxetan geldi dagoen proiektu-aldaketak... Eta isiltasuna, isiltasun handia eta gardentasun txikia arduradun politikoei zer gertatzen den azaltzeko orduan.

Interes eza, gainera, ondokoetan ikustean da: Donostia eta Irun artean Adif bidea berritzeko lanen inguruan dagoen geldotasuna; euskal Y Donostian sartzeko eta Irun eta Donostiako geltokiak berritzearen inguruan proiekturik ez egota; edo Astigarraga eta Irun-Frantzia arten hirugarren bidea jartzeko proiekturik ez egotea.  Eta horien guztien inguruko lanen lehiaketa egin, esleitu eta eman behar dira oraindik ere.  Bitartean, ministroak eta EAJk aitorpen asko egiten dituzte eta elkarren aurka egiten duten hauteskundeei begira.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak