Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2015ean iruzurrari aurre egiteko ahalegina zehaztu ez izana kritikatu du PSE-EEk
“Oraindik ez dute egin beharreko guztia egin iruzurgileen aurka", salatu du Ekonomiako idazkari Javier Lasartek
![Javier Lasarte, PSE-EEko Ekonomiako Idazkaritzako arduraduna. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Javier-Lasarte-responsable-de-la-Secretaria-de-Economia-del-PSE-EE-Foto-Socialistas-Vascos-Javier-Lasarte-PSE-EEko-Ekonomiako-Idazkaritzako-arduraduna-Argazkia-Euskal-Sozialistak-543cf42e6f695.jpg)
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak Aldundiekin eta Jaurlaritzarekin egindako bileran ez dute zehaztu ondoko berariazko helburua: 2015eko aurreikuspenean zerga-iruzurrari aurre egiteko jardueraren bidez biltzekoa. Alderdi Sozialistaren ustez, deitoragarria da eta jarrera hori kritikatu du.
“Aldundientzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat nahiko da datorren urteko diru-sarreren estimazioak euskal ekonomiak izan dezakeen garapenari egokitzearekin; horren arabera, ez da egin beharreko guztia egingo zerga-iruzurrari aurre egiteko”, salatu egin du PSE-EEko Ekonomia eta Industriako idazkari Javier Lasartek.
“Aldagai hori bilketaren eremuan sartu dutelakoan gaude, baina hala egin badute, ezkutatu dago gainontzeko zerga-figuren zenbaki orokorren artean”. Ekonomia geldiarazita dugula eta zerbitzu-publikoen doikuntza egiten dela, iruzurgileen aurka egitea ez da soilik ezin ahaztuko exijentzia bat, horrez gain, ezinbestekoa da baliabideak lortzeko. “Hori dela eta, ez dugu ulertzen zergatik Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluko kideek ez duten argi esan zer emaitza lortuko dituzten 2015ean errenta ezkutuak azalerazten direnean", gaineratu du Lasartek.
“Zerga-betebeharrak betetzen dituztenei zergak kobratzea oso erraza da. Zailena da errentak ezkutatzen dituztenei eta iruzurra egiten dutenei (eta ez dira gutxi) zergak ordainaraztea. Zoritxarrez, ez dakigu zer ahalegin egin nahi duten Euskal Ogasunek eta zenbait bilduko duten datorren urtean kapitulu horri dagokionez. Gainera, oraindik ez dakigu zehazki zenbat lortu zen aurreko urteotan hiru lurraldeetan”. PSEko Ekonomiako idazkariak azpimarratu du adituen arabera zerga-iruzurraren bidez Euskadin 2.500 milioi euro urtero galtzen ditugula. Kopuru hori ezinbestekoa da herri administrazioen, familien eta enpresen atzeraldiaren ondorioei aurre egiteko.
Bestalde, gogoratu du PSEk sustatutako zerga-erreforman sartu egin zela, lehendabiziko aldiz, zerga-iruzurrari aurre egiteko eta Ikuskaritza zerbitzuak indartzeko Baterako Plan bat. Hori dela-eta, ez du ulertzen zergatik Kontseiluak ez duen finkatu 2015ean Baterako Plan horren bidez egin beharreko bilketa-helburua, eta “ez dakigu ondo Foru Ogasunek benetan zer egiten duten iruzurgileei ordaintzera behartzeko”.
Horrez gain, PSE-EEk azpimarratu du aurreko urteetan beste alderdi batzuek ez zutela aipatutako zerga-erreforma hori egin nahi izan, baina erreformari esker aldeko egoera ekonomikoa lortu dela eta zerbitzu publikoekin jarraitzeko behar diren baliabideak izan ditugula.
Horregatik, bere ustez, aurreikuspenaren aurrean Kontseiluak espero duen bilketaren hazkundea erabili beharko da krisiaren ondorioak gehiago jasan dituzten sektoreen beharretarako, adibidez, Gizarte-larrialdiko laguntzetarako. Hori guztia eskatu dio PSEko idazkari nagusiak lehendakariari udalei emandako baliabideak agortu baitira.