Iñaki Arriolak eta Enrique Ramosek hauteskunde-programa egiteko prozesuaren zehaztasunak aurkeztu dituzte
Euskal Sozialistok abian jarri dugu prozesu parte-hartzaile eta ireki bat gure hauteskunde-programa egiteko. “Euskadin garai berri bati ekin nahi diogu; denon ardurako garaia: Gobernuarena, baina baita oposizioarena. Enpresena eta langileena. Irakasleena, medikuena eta erizainena. Funtzionarioena eta autonomoena. Kulturako pertsonena...”, azaldu du Iñaki Arriolak, Euskal Sozialisten hauteskunde-programa egiteko prozesuaren koordinatzaileak; lan hori egiteko ardura du Enrique Ramosekin, Azterketen, Programen eta Sareko Politikaren Idazkariarekin, batera
Datozen hilabeteetan, topaketa anitz egingo ditugu zenbait talde, elkarte, GKE eta sindikaturekin, baita PSE-EEren proposamenen inguruan ekarpenak egin nahi dituzten gizarte-eragile guztiekin ere. Nahi dutenek (militante izan edo ez) programaren aurrean ekarpenak egin ahal izango dituzte.
Eta hori errazteko, gure web-orrian eta sare sozialetan parte-hartzeko zenbait eremu jarriko ditugu, herritarrekiko kontaktua eta elkarrekintza erraztearren.
Beharrezkoa den ezkerra
Iñaki Arriolak azaldu du proposamen sozialistak “koherente” izan behar duela udaletan, aldundietan eta Eusko Legebiltzarrean egiten dugun lan sendoarekin, “hortxe erabiltzen baitugu gure eragin guztia, ekimen guztiak, herri honetako politika publikoetan aztarna sozialista jartzeko”. “Hortxe daude EAJrekin izenpetutako akordioari esker 2016ra arte lortutako 1.700 milioi euro; 1.700 milioi euro enplegu-planak egiteko, gizarte-politikak sustatzeko gure enpresei laguntzeko, hezkuntzan eta ikerketan inbertitzeko, gure zerbitzu publikoak modernizatzeko”, azaldu du.
Hauteskunde-programako koordinatzailearen ustez, Euskal Sozialistok “bermatzen dugu herrialde honetan asmo handiko gizarte-politikak egiten jarraitzeko aukera". “Ezkerreko proposamen progresista eta federala, eskuinaren eta nazionalismoaren aurrean; sozialismo erabilgarria pertsonentzat eta Euskadin beharrezkoa dugun ezkerra izateko dugun bokazioari erantzuteko", horretarako, “herritarren beharrei eta ekonomia-, demografia-, gizarte-, migrazio-, kultura-, teknologia-erronkei etab. erantzun beharko zaizkie", esan du amaitzeko.