Idioa Mendiak eta Unicefek elkarrekin egiten dute lan haurtzaroaren politiken inguruan
PSE-EEko idazkari nagusia, Idoia Mendia, Euskadiko Unicefeko presidente Isidro Elezgarairekin elkarrizketatu da gaur. Otsailean hartu zuen presidentziaren ardura Elezgaraik. Haurtzaro-politikei zenbait neurri jakinekin ekiteko beharrez aritu dira. Ekonomia-krisiaren ondorioetako bat, adingabeen errealitatean duen eragina nabarmendu dute, ez soilik ongizateari eta oinarrizko ondasunak eskuratzeko dituzten zailtasunei dagokienez, baita hezkuntza arloan eta maila pertsonalean garapen-aukera berdinak izateari dagokionez.
Unicefek kezka berezia du hezkuntza-zuloaren eta aukera-berdintasun ezaren fenomenoekin, gaurko topaketan arduradunek adierazitakoaren arabera. Euskal Sozialisten Gizarte Mugimenduetako idazkari Natalia Rojok ere hartu du parte topaketan.
Idoia Mendiaren eta Isidro Elezgarairen ustez, Euskadik zeharlerrotasunetik haratago joango diren hainba neurri jakin jasoko dituzten haurtzaro-politikak behar ditu. Hori dela eta, PSE-EEk aztertuko du hauteskunde-programan Euskadin Haurtzaroaren aldeko Ituna sartzeko aukera, non zenbait neurri legegile sartuko diren eta mugimendu sozialak koordinatuko diren, laburbilduz, haurtzaroa familien eta, oro har, gizartearen gai bat dela ulertarazteko. Gainera, Euskal Sozialisten ondoko konpromisoa hartu dute gain: haurtzaroaren esparruan lan egiten dutenean politikak definitzeko orduan Unicefek eta beste antolakunde batzuek parte hartu ahal izango dutela bermatzekoa.