Idoia Mendia: “2014a urte galdua izan da euskal gazteentzat”
PSE-EEko idazkari nagusiak JSE-Egazeko idazkari nagusi berriari esan dio “ez diela entzun behar politika iraganeko gauza dela esaten dutenei", eta lan egin behar duela alderdia iritsi ezin den eta horiengana iristeko, gazteengana alegia
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak esan du Rajoyk eta Urkulluk ez “dutela inolako interesik gazteengan”, eta, hortaz, 2014a urte galdua izan da euskal gazteentzat.
“Egun, Euskadin, 25 urtetik beherako 10.500 gazte langabezian daude. Erdiek ez dute lan-esperientziarik. Eta okerrena ez da egungo egoera kezkagarria. Gerora begira dugun perspektiba baizik: bekak murriztu dira, ekintzaileek ez dute laguntzarik, kontratu berriak ezegonkorrak dira...", kritikatu du. Azaldu duenez, “urtarrileean sinatutako 66.000 kontratuetatik, 61.000 kontratu aldi baterako izan ziren”.
Mendiak salatu egin du Eusko Jaurlaritza atzeratu dela Lehen Aukera Programa abian jartzeko orduan, edo Eskualdeko Enplegu Programak "kutxan gordeta” gelditu direla.
Euskal Sozialistek jarraituko dute Urkulluren Gobernuari gauzak exijitzen, "egin beharrekoa egin dezala" eta "2015a gazteentzat errekuperatzeko".
Idoia Mendiak JSE-Egazen IX. Biltzarraren amaiera-ekitaldia egin du. Azahara Domínguez idazkari nagusi izendatu dute aipatutako biltzarrean. Espainiako Gazte Sozialisten idazkari nagusiak, Nino Torrek, eta Donostiako alkatetzarako hautagaiak, Erneseto Gascok, hartu dute parte ekitaldian.
Agintari sozialistaren ustez, Podemos alderdiak Euskadin gai bakarraz hitz egiten du: independentziaz. “Ezker Abertzalekoen propaganda-tik guztiak kopiatu dituela” dio. “Horrela konponduko dituzte gazteen arazoak? Horrela egingo diote aurre langabeziari? Hezkuntzaren narriadurari? Aukera-faltari? Kontsulta ba eginez?”, galdetu dio bere buruari
"Ez dute proposamen zehatz errealista bakarra egin. Ezta sakoneko azterketarik ere. Pankarta eta megafonoa baino ez dute. Hori da bere programa politikoa”, kritikatu du Mendiak.
JSE-EGAZ IX. BILTZARRA ONDOKO MODUAN IKUSI DA SARE SOZIALETAN
