Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia Barakaldon Isabel Celaarekin eta Mikel Torresekin

PSE-EEko idazkari nagusiak, IDOIA MENDIAK, Podemosi leporatu dio edozein gauza lortzeko ondoko baldintza jartzen duela: “Katalunian edo eskatzen duen eskualdean erreferenduma egitea”. Bere ustez, zenbait boto lortu baino ez du nahi, eta gizartearen banaketa izango da horren guztiaren ondorioa.  Barakaldon egindako ekitaldian Senaturako hautagai Isabel Celaak eta Bizkaiko sozialisten idazkari nagusi Mikel Torresek hartu dute parte. Mendiak esan du “PSOEren aukerek eraikitzen dutela, ez Podemosen aukerek”.  Madrilegatiko hautagai Margarita Roblesek ere parte hartu behar zuen ekitaldian, baina arazoak izan ditu hegaldiekin.  Mendiak PSOEren boto erabilgarriaren alde egin du; Ciudadanos eta Podemos "bitartekarien” aurrean aldaketa lortzeko aukera baita. Alderdi biek “inkesten arabera” egiten dutela lan esan du.  “PSOE da, eta ez beste batzuk, hasiera-hasieratik sozialisten ideien alde egin duen alderdia”, nabarmendu du.  Hori dela eta, nabarmendu du Podemosek "boto gutxi batzuk lortzearren eta Kataluniako sektore politiko jakin batzuk pozik uztearren mahai gainean jartzen duela Kataluniako edo eskatzen duten eskualdeen errefereduma”.  “Horrek gizartea banatu baino ez du egiten, ez die euskal herritarren arazoei erantzuten.  Ez ditu hozkailuak betetzen edo fakturak ordaintzen.  Eraikitzen duten aukerek PSOEren aukerak dira, ez Podemosenak”, gaineratu du.  Senaturako hautagaiak, Isabel Celaak, bestalde, salatu du azken lau urtean Mariano Rajoyren gobernuarekin “harresi bat" egon dela eta ez dutela elkarrizketarako gaitasunik eduki".  “Bere gehiengoarekin soilik egin dute lan, eta galtzen dutenean, orain gertatuko den moduan, ezin dute inorekin lan egin”, esan du PPri buruz.  Amaitzeko, Bizkaiko PSEko idazkari nagusiaren ustez, igandean bi aukera izango ditugu.  “Aldaketa nahi dugunon aukera, eta bestea, PPri irabazi baino, PSOEri irabazi nahi dionen aukera: bost axola Rajoyk gobernuan jarraitzen badu, eta ezkerreko gobernua galarazi zuen" esan du Podemosi buruz.

doia Mendia Barakaldon Isabel Celaarekin eta Mikel Torresekin [Argazkia: Euskal Sozialistak]
doia Mendia Barakaldon Isabel Celaarekin eta Mikel Torresekin [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak