Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Beharrezkoa dugu Euskal Administrazioan dauden lanpostuen eta hizkuntza-eskakizunen esleipenaren inguruan berriz pentsatzea”

PSE-EEko idazkari nagusiak iragarri du Euskal Sozialistok “hizkuntza-eskakizunak berrikusi nahi ditugula. Bai”. Eta bi arrazoi ditugu:

• langileei lanpostuan benetan behar duten hizkuntza-eskakizuna exijitzeko.

• Eta Administrazioak ahalik eta etekin gehien atera diezaion duen gizaki kapitalari, eta gal ez ditzan (edo promozionatzeari utzi) baliozkoak diren zenbait profesional lan egiteko behar ez duten euskara-maila ez dutelako.

Lanpostu bakoitzari esleitutako hizkuntza-eskakizunak egun oztopo bat dira Administrazioan lan egin nahi duen eta euskara menperatzen ez duen euskal herritarren sektore zabal batentzat

PSE-EEk proposatu du hizkuntza-eskakizunak berrikustea “Administrazioak ahalik eta etekin gehien atera diezaien duen gizaki kapitalari, eta gal ez ditzan (edo promozionatzen utzi) baliozkoak diren zenbait profesional lan egiteko behar ez duten euskara-maila ez dutelako”. Horrez gain, euskararen ezagutza egiaztatzeko sistemak berrikustea proposatu du.

Euskal Sozialisten euskara eta hizkuntza-politikako lan-taldea aldian behin biltzen da PSE-EEko Batzorde Exekutibo berria izendatu zenean (orain dela bi urte), eta ostegunean Donostian azaldu du zer hausnarketa landu dituen, eta horiek udazkeneko hauteskundeetarako Euskal Sozialisten eskaintza politikoaren parte izango dira.

Topaketaren ostean, Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak azaldu du bere taldeak euskal gizartean, kulturan eta politiketan “aire berritzaileak” sartu nahi dituela. Horrek esan nahi du “Euskadiko hizkuntzaren inguruko alderdia jarrera positiboarekin landu behar dela, euskara eta gazteleraren arteko bizikidetza harmoniko eta produktiboa lortzearrean”.

“Euskarak gizarte-kohesiorako tresna izan behar duela” nabarmendu ondoren, agintari sozialistak dio euskal gizartean hizkuntza beretzat jo behar duela “erakargarria dela ikusi behar du eta berezkotzat aldeztu beharko du".  Testuinguru horretan, “hizkuntza arloko baliabideak berrorientatzearen eta arrazionalizatzearen alde" egin du.  “Ez murrizteko, efikazagoak izateko baizik”, zehaztu du.

Gainera, “konponbidea ez da euskalduntzeko erritmoak bizkortzeko presio-neurriak sartzea, norberak nahi duena aintzat hartu gabe, edo euskal gizarteko sektore batzuen gaitasuna kontuan izan gabe”, eta helburua ezin da “euskalduntzea kosta ala kosta, euskararen sustapen adostu, erakargarria eta kalitatezkoa baizik, herriaren aniztasuna eta hizkuntza-dibertsitatea errespetatuz”.

Mendiak nabarmendu du “euskarak aurrera egin behar duela askatasunetik abiatuta, eta ez ezarpenetik abiatuta". Hori dela eta, euskal sozialistek "hizkuntza-eskubideak eta herritar guztien (euskaldunen eta euskaldun ez direnen) gizarte-eskubideak bateratzearen alde egingo dute”.

Hori guztia dela eta, “beharrezkoa dugu Euskal Administrazioan dauden lanpostuen eta hizkuntza-eskakizunen esleipenaren inguruan berriz pentsatzea”

Hortaz, PSEk “hizkuntza-eskakizunak berrikustea” proposatu du, “langile bakoitzari benetan lanpostuak exijitzen duen hizkuntza-eskakizuna eskatzeko”. Horri esker, Administrazioak ahalik eta etekin handiena aterako dio gizaki kapitalari, eta ez ditu baliozko profesionalak galduko edo promozionatzeko aukerarik gabe utziko lanean aritzeko behar ez duten euskara-maila exijitzen dietelako”.

“Lanpostu bakoitzari esleitutako hizkuntza-eskakizunak egun oztopo bat dira Administrazioan lan egin nahi duen eta euskara menperatzen ez duen euskal herritarren sektore zabal batentzat”, nabarmendu du.  Mendiak azpimarratu duenez, “hizkuntzak ezin du baztertzeko elementu bat izan Administrazioan sartzeko orduan”, eta “eremuen eta kategorien arabera hizkuntza-eskakizun ezberdin finkatzearen alde egin du, biztanleen exijentziekin bat etorriz”.

“45 urtetik gorako langile batek, ezin badu hizkuntza-eskakizuna egiaztatu, berehala lanpostutik mugitzeko edo promozionatzeko aukerarik gabe gelditzen da, eta hori ez da bidezkoa”, esan du. Enplegu publikoan sartzeko aukerak “euskal gizartearen izera anitza eta eleanitza islatu behar duela” aipatu du.

Mendiak proposatu du “berrikustea zein lanpostutan den lehentasunezkoa euskara ezagutzea eta zeinetan ez duen hizkuntzak lehentasunik". Gainera, "lanpostuaren ahozko zein idatzizko beharrak aztertu beharko dira, eta horren arabera hizkuntza-eskakizun mistoa edo asimetrikoa ezartzea egungo egiaztapenen sisteman”.

Bestalde, "euskara ezagutza egiaztatzeko sistemak berriz formulatzea proposatu dute sozialistek, hizkuntza-eskakizuna zein EGA".

Horren harira, Mendiak dio “maila egiaztatzeko azterketen egungo maila teknikoegia dela eta murriztu behar dela” dio, herritarrentzat errazagoak izan daitezen.

Agintari sozialistak zehaztu du Sozialistek egindako proposamena “ez dela agiri itxi bat, ezta gehiengoen eskaintza bat, eztabaidarako ate ireki bat baizik". Eztabaida zintzoa eta eraginkorra izatea espero du, “euskara euskal herritar guztientzat lurralde atsegin bihurtzeko unea baita, baita gure hizkuntza-politiketan askatasuna eta berdintasuna bermatzeko unea ere”. 

Idoia Mendia PSE-EEko euskara lan-taldearen bileran [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia PSE-EEko euskara lan-taldearen bileran [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak