Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Berdintasunaren aldeko borrokaren lehentasuna PP gobernutik ateratzea da, legegintzaldi osoan emakumeen aurka jokatu baitu”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du gizartea ezin dela pozik gelditu urtean behin mobilizatzearekin, martxoaren 8an berdintasunaren alde lan egin behar dugula gogoratzeko egiten dugun bezala, edo emakume bat hiltzen dutenean erakunde eta alderdiek adierazten duten gaitzespenarekin.  Eta gogoratu du aurreko legegintzaldian PPk emakumeen aurka gobernatu duela; emakumeei eskubideak kentzen saiatu den legeria izan dute, eta lan-erreforman kaltetu handienak izan dira.  Hori dela eta, berdintasunaren alde egiteko lehentasuna Rajoy Gobernutik kanporatzea da.

VI. Berdintasuna Lantzten Sarien banaketa ekitaldia amaitu du Idoia Mendiak. Euskadiko Gazte Sozialistek ematen dituzte aipatutako sariak. Mendiak indar politiko guztiek berdintasunaren alde borrokatzeko konpromiso gain hartu behar dutela azaldu du, eta aldaketaren gobernuaren alde egin nahi ez duten alderdiei leporatu die genero-indarkeriaren aurkako neurri zorrotzak hartzeari egiten diotela aurka, edo gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna egia bihurtzeko politikak abian jartzearen aurka.

“Legegintzaldi honetan, abortuaren inguruko kontra-erreforma egin dute, Mendetasun Legea kendu dute, lan-erreforma eta pentsioen-erreforma egin dute.  Legegintzaldi honetan, inoiz baino kalte handiena egin zaie emakumeei.  Eta aurreko asteburuan, horrekin amaitzeko aukera genuen.  Rajoy kanporatzeko aukera genuen.  Eta ez genuen lortu Podemosek aurka bozkatu zuelako.  EAKk aurka bozkatu zuelako.  Bilduk aurka bozkatu zuelako”, gogoratu du.

Lehendakari izateko hautagaiarentzat, gobernu progresistaren aurka agertu ziren alderdiek Soldata Berdintasun Legearen aurka ere bozkatu zuten, bazterketa-arriskua duten etxeetako gizarte-larrialdiko neurrien aurka, erabakitze-zentro nagusietan emakumeen agerpena handitzearen aurka, lana eta familia uztartzeko aukera ematen duten lan-ordutegi arrazionalagoen aurka, edo genero-indarkeria Estatu gaitzat jotzearen aurka.

“Hori dela eta, ez dut onartzen EAJko agintariek “euskal agendaz" hitz egitea, genero-indarkeriari aurre egitea, soldaten arteko aldeari aurre egitea, kontziliazioa sustatzea euskal emakumeengan eraginik ez duten arazo izango balira bezala.  Euskadin eragina ez duten arazo balira bezala.  Ez dago euskal agendan lehentasun handiagori: Rajoy botatzea.  Ez dago Euskadin berdintasunaren alde egiteko lehentasun handieagorik: PP gobernutik ateratzea”, ziurtatu du.

PSE-EEko idazkari nagusiak sarituen ibilbidea goraipatu du: Avelina Jáuregui, Teresa Laespada eta Blanca Estrella Ruiz (Clara Campoamor elkartearen ordezkaria). Azkenak azaldu du ondoko arloetan egin behar dela lan: hezkuntza, gizarte, juridikoa eta legeak.   “Bakarrik emakumeon gainean dauden zama handi eta anitzak kentzeko beharrezkoak ditugun tresnak jarri behar dituzte gure esku”, azaldu du.

Idoia Mendiak gogoratu du amatasun eta aitatasun eskubideak berdindu behar direla, orain dela zenbait aste Eusko Legebiltzarrean eskatu zuen bezala. Baina enpresa pribatura ere zabaldu beharra dago hori, eta zenbait lan-politiko aktibo abian jarri behar dira epe luzeko emakume langabetuei lan-merkatuan txertatzen laguntzeko; izan ere, talde horrek jasan ditu Euskadin krisiaren ondorio latzenak.  Genero-indarkeriari arreta egiteko leihatila bakarra berreskuratu behar dela ere esan du, biktimei erantzun zuzenago eta eraginkorragoa ematearren. 

 IV. Berdintasuna Lantzeneko saridunak
IV. Berdintasuna Lantzeneko saridunak

Beste berri batzuk...

Iruzkinak