Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia Bizkaiko Elikagaien Bankuko arduradunekin bildu da

La Secretaria General del PSE-EE inicia en los almacenes de Basauri los encuentros previstos en su agenda social

Idoia Mendiak Elikagaien Bankuko presidentearekin, Miguel Ángel Fernandinosekin, hitz egin du Basauriko pabiloian. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendiak Elikagaien Bankuko presidentearekin, Miguel Ángel Fernandinosekin, hitz egin du Basauriko pabiloian. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur goizean Bizkaiko Elikagaien Bankuaren instalazioak bisitatu ditu. Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka Euskadin zenbait esparrutik lan egiten duten elkarteetako arduradunekin egindako lehen bilera da.  Irabazi asmorik gabeko erakunde horrek Basaurin jasotzen ditu elikagai asko, ondoren behar dituzten pertsonei banatzeko.

Mendia Elikagaien Bankuko presidente eta presidenteordearekin, Miguel Angel Fernandinos eta Luis Crovetto jaunekin, hurrenez hurren, bildu da antolakundeak nola funtzionatzen duen eta zer behar dituen jakiteko.  Gizarte-agendaren lehen bilera da, eta beste batzuk egingo ditu PSEko idazkari nagusiak GKE, elkarte eta sindikatuekin.  Topaketa horien bidez, krisiaren eta murrizketa-politiken ondorioz Euskadiko mailaka familiak bizi duten egoera larria hobeto ezagutu nahi du.

PSE-EEren aldetik, Erakunde Politikako idazkari Begoña Gil eta Politika Publikoetako idazkari Elena Perez ere bileran izan dira.  Euskal Sozialistek azken biltzarrean erabaki zuten desberdintasunen aurkako borroka izango dela helburu nagusia.

Fernandinosek azaldu die ordezkari sozialistei gero eta elikagai gehiago eskatzen dituztela, eta hilero 1.000 familia gehiago hurbiltzen direla elikagaien banaketara.  Bizkaiko Elikagaien Bankuak 41.000 familiei egin die arreta aurtengo lehen seihilekoan.

Mendiak elikagaien banaketara hurbiltzen diren pertsonen profilaren inguruan galdetu die; askotan behin-behineko lana eta errenta txikiak dituzten langileak dira.  Horrez gain, jakin izan du erakunde publikoek nola laguntzen dioten Bizkaiko Elikagaien Bankuri eta zer nolako elikagai-behar dituen egun erakundeak.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak