Idoia Mendia Confebaskeko ordezkariekin bildu da
Euskal Sozialisten idazkari nagusia, Idoia Mendia, Confebask euskal patronalaren presidente Miguel Ángel Lujuarekin bildu da gaur arratsaldean Vitoria-Gasteizen. Mendiak zenbait gizarte- sindikatu-, politika- eta ekonomia-eragileekin egin nahi dituen topaketetako bat da, eta Vicente Reyes legebiltzarkide sozialistak eta Confebaskeko zuzendari nagusi Eduardo Arechagak parte hartu dute.






