Idoia Mendia: “Denok gaude kontra-terrorismoen eta polizia-gehiegikerien aurka, baina nazionalismo erradikalak oraindik ez du ETA deslegitimatu eta ez du bere burua kritikatu talde terroristari eskainitako laguntza irmoa dela eta”
PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia alkate sozialistekin bildu da Eusko Jaurlaritzak memoriaren inguruan proposatzen dituen ekimenak aztertzearren eta sozialisten jarreraren oinarriak, “Biktimen memoria eta biktima-eragileen deslegitimazioa”, aurkeztearren
Mendiak dionez, "ETAko, GALeko eta beste talde batzuetako biktimei aitorpena eta erreparazioa eskaini behar diegu, baita poliziaren gehiegikerien biktimei ere, baina ez dugu paralelismorik ezarri beharko biktimizazioaren arrazoien artean”
Azaldu duenez, “Denok gaude kontra-terrorismoen eta polizia-gehiegikerien aurka, baina nazionalismo erradikalak oraindik ez du ETA deslegitimatu eta ez du bere burua kritikatu talde terroristari eskainitako laguntza irmoa dela eta. Eta hori gertatu arte, oso zuhurrak izan beharko dugu”
Agintari sozialistak esan du memoriarekin lotutako ekimenak proposatzeko orduan, "Eusko Legebiltzarrak onetsitako zoru etikotik abiatu behar dugula"