Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Emakumeen aurka gobernatzen duela erakutsi du Rajoyk”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak salatu duenez, PPren gobernuaren "eraso antisozialek" eragin berezia izan dute emakumeengan, lan-erreformaren, abortuaren, pentsioen murrizketaren edo Mendetasunaren legean egindako murrizketen inguruan hartutako neurrien ondorioz

Idoia Mendia eta Julia Liberal Gasteizen
Idoia Mendia eta Julia Liberal Gasteizen

PPren Gobernuak azken 4 urteetan gauzatutako murrizketek eragin handiagoa izan dute emakumeengan.  “Eraso antisozialak" izan dira, eta Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiaren ustez, PPk emakumeenganako duen sentsibilitate txikia erakutsi dute.  “Emakumeen aurka gobernatzen duela erakutsi du Rajoyk”, azaldu du.

Mendiak salatu du bereziki larria dela Rajoyk genero-indarkeriaren aurrean erakutsitako sentsibilitate eza; izan ere, “halako drama handiaren aurrean, PPk murriztu egin ditu horri aurre egiteko baliabideak”, legegintzaldi honetan % 26 murriztu ditu.  Egoera larriagoa izango da abenduaren 20tik aurrera gauzak aldatzen ez badira, “horretan ere ados daudelako Rajoyren eta Riveraren eskuinek, genero-indarkeria ukatzen duen matxismoan”, ohartarazi du.

PSE-EEko agintariak emakumeen aurkako “eraso antisozialtzat” jo ditu ondokoak: lan-erreforma, “egun langabeziak emakumeen itxura du, lan-ezegonkortasunak emakumeen itxura du; abortuaren kontraerreforma, “emakumeei amatasunaren inguruan erabakitzen uzten ez dielako”; pentsioen murrizketa pentsio txikiak dituzten emakume adinduenganako erasoa da, eta Mendetasunarekin Legearen murrizketak “emakume asko mendeko senideak zaintzera kondenatzen ditu, eta emakumeenganako eraso bat da”.

Kanpainaren azken-aurreko eguna Sozialistek abenduaren 20tik aurrera, Pedro Sánchez Gobernuko presidente aukeratzen badute, abian jarriko dituzten berdintasunerako politikei buruzkoa izan da.

Idoia Mendiak esan du “Rajoyk esan duela Riverarekin akordio bat egiten ari dela gobernatzen jarraitzeko", Pablo Iglesiasek dio ez duela "PSOEren gobernuaren alde egingo", eta hortaz, "Podemos eskuinaren laguntzaile onena bihurtu da ezkerra gobernatu ez dezan", nabarmendu du.

Hori dela eta, hauteskundeetarako hiru egun falta direla, argi dago zein den PPren aurreko aukera bakarra, Espainian aldaketarako aukera bakarra Gobernu Sozialista dela.  “Alderdi Sozialista dela eskuinarekin mozteko aukera bakarra”, azaldu du Mendiak. Gainera, “Rajoyren gobernu zikinaren aurrean, Pedro Sanchezen gobernu zintzoaren aldekoa” da.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak