Idoia Mendia: “Erregeak Gobernuari ondoko mezua bidali zion: ez dezala Fiskaltza erabili epaileen lanetan sartzeko”
Bere ustez, Erregeak elkarrekin hitz egiteaz ari zenean, Gobernuko presidenteari eskatu dio “Kataluniako erakundeekin hitz egin dezala Espainian eta Katalunian sortuko den gatazka bideratzeko".

Euskal Sozialisten bozeramaileak, Idoia Mendiak, azpimarratu egin du Juan Carlos erregeak Gabon-gauaren mezuaren bidez Rajoy presidenteari mezu bikoitza zuzendu diola 2014ra begira herritarrengan kezka handien sortzen dituen bi gaien inguruan. Mendiaren ustez, Erregeak ustelkeriaz eta zuzendari publikoen etika faltaz ari zenean, Rajoyri zuzenean ari zitzaion “Fiskaltza erabil ez dezala epaileen lanetan sartzeko”. “Epaileei euren lana egiten utzi behar diegu, Espainia demokrazia hazia baita, botere banaketa du, eta 2014an herritarrek ikusi behar dute legearen aurrean den-denak berdinak garela", gaineratu du.
Idoia Mendiak esan du bart Erregeak elkarrizketa aipatu zuela, eta horrek Gobernuko presidenteari zuzendutako mezu argia dela, “2014an Kataluniako erakundeekin hitz egin dezala Espainian eta Katalunian sor daitekeen gatazka bideratzearren" eskatzeko.
Estatus berria
PSE-EEk argi azaldu nahi du zer iritzi duen EAJk Eusko Legebiltzarrean proposatu duen Ponentziaren inguruan, hots, Euskadiko autogobernuaren egungo egoera aztertu eta egin daitekeen eguneraketaren inguruko oinarriak finkatzekoa.
Hasteko, argi utzi behar dugu Ponentzia hori sortu dela batez ere EAJren agenda politikoarengatik eta dituen beharrengatik. Euskal gizarteko gehiengoentzat ez da lehentasunetako bat, izan ere, gizarteak ondokoa eskatzen du: agintariek ahalegin guztiak egin ditzaten krisia gainditzeko eta enplegua sortzeko, betiere gure gizarte-ereduari ahalik eta kalte txikien eginez.
Euskal Sozialisten ustez, autogobernu estatutarioa formula arrakastatsua da, bai Espainian, bai Europan, desberdinen arteko bizikidetza eta gure herriaren garapena ahalbidetu baitu. Gernikako Estatuaren onarpenetik 33 urte igarota, etapa honetan autogobernuaren funtzionamendua berrikusteko eta egin daitezkeen hobekuntzak gauzatzeko proposatu duten Legebiltzarraren lanetan parte hartzeko prest gaude, Eusko Jaurlaritzak amaieran Estatutua berritzeko proposamen zehatza aurkez dezala, betiere, finkatutako prozedurei jarraiki.
PSE-EEk nahi du Ponentziaren bidez orain arte lortutako guztia balora dezagun, baita gure autogobernuan zer hobekuntza egin daitezkeen identifikatzea, eta estatutuaren itunaren bidez egindako akordio zabala handitzea ere, posible bada, noski. Baina, Euskal Sozialistak zainduko du Legebiltzarreko organo hau norberaren proiektuen enkanterako bide bihur ez dadin eta, are gutxiago, euskal gizartea hausteko edo elkarren aurka jartzeko proposamenetarako aukera.