Idoia Mendia: “Espainiar gizarteak uste du Pedro Sanchez dela herrialde honek behar duen Presidentea”
PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du PPk eta Podemosek koalizio handi bat egin dutela
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur Madrilen esan du gizartearen gehiengo bat ados dagoela militante sozialistekin eta uste duela Pedro Sánchez dela Espainiak une honetan behar duen presidentea. Mendiak Batzorde Federalaren bileran hartu du parte, eta nabarmendu du idazkari nagusiaren lidergoaren eta presidente izateko hautagaitzaren bidez, Alderdi Sozialista gizarte-politikari bira emateko, krisiari aurre egiteko, zerbitzu publikoak indartzeko eta gizarte-eskubideak bermatzeko beharrezkoa den ezkerra dela. Horrez gain, esan du PSOEk zalantzan jarri ezin den konpromisoa erakutsi duela bizitza publikoa biziberrituz eta politikarekiko duintasunari dagokionez.
“Akordioen bilaketak eta inbestidura prestatzeko prozesuak Pedro Sanchezen irudia eta lidergoa indartu dute. Egun, militante eta boto-emaile sozialistek eta gizarteko askok uste dute Pedro Sanchez dela herrialde honek garai berriari aurre egiteko behar duen presidentea. Politika berriak sustatzeko garai berria, zeinek aukera berriak eta itxaropena eskainiko dieten Espainian aldaketa nahi duten herritar gehienei”, nabarmendu du Mendiak.
PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, inbestidurarako aldaketan, Pedro Sanchezek Euskal Sozialisten laguntza eta konfiantza duela prozesu hori zuzentzen jarrai dezan eta aldaketaren Gobernua osatzeko beharrezkoak dituen akordioak kudea ditzan. Eta ondokoa ohartarazi du: “Ez da erraza izango. Eskuinak ez du boterea galdu nahi, eta bitartean, ezker berria izenekoa aliatu onena bihurtu da. Egun, Espainian koalizio handiena Alderdi Popularrak eta Podemosek osatzen dute”.
Gobernatzeko gaitasunari buruzko akordioaren inguruko kontsulta, Mendiaren ustez, Sanchezen aldeko babes handia izan da. “Gaur indartsuago gara. Larunbatean egindako kontsultaren emaitzari eta militante sozialista gehienek Batzorde Federalak egiten duen negoziazio-prozesuari baietza eman izanari esker, indar handiagoa ematen digu, eta indar-mezu argia zabaltzen du gizartean. Baita kontsulta barne-banaketa eta idazkari nagusiaren eta alderdiko oinarrien arteko bereizketa ekarriko zuela uste zutenei ere”, azaldu du.
Dena dela, oraindik beste indar politiko batzuekin Pedro Sanchezen eta PSOEren lidergoaren inguruan akordioa lor daitekeela uste du. “Militante sozialistek argi esan dute ados daudela, zalantzarik gabe, Espainian aldaketarako gobernua lortzeko akordioekin. Ciudadanosekin sinatutako akordioen aldekoak direla. Baina Pedro Sanchezen inbestidura bermatuko dituzten ezkerreko indar progresistekin egin daitezkeen akordioen aldekoak ere dira, eta jarraitu behar da lanean hori lortzeko”, azaldu du.
Mendiak azpimarratu du Alderdi Sozialista “abenduaren 20an baino hobeto eta indartsuago dagoela”, herritarrek argiago dutelako PSOE dela Espainian aldaketarako dugun aukera bakarra. “Hauteskunde orokorretatik bi hilabete pasa dira, eta Alderdi Sozialistaren egoera hobea da aldaketarako eta aurrera egiteko gobernuaren osaketa zuzentzeko. Baina, beharrezkoa balitz, hauteskunde berriei aurre egiteko ere hobeto dago", azaldu du.