Idoia Mendia: “ETAren mehatxu eta jazarpenaren aurrean urte luzez eutsi zutenak izan ziren benetako bake-gizon eta emakume”
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur gogoratu du Zuzenbideko Estatuaren sendotasunari esker, eta ez ezker abertzaleei esker, lortu zutela ETA garaitzea, eta azpimarratu du euskal gizartean benetako konkordia behar dela, terrorismoaren biktimekiko memoriaren, duintasunaren eta justiziaren printzipioetan oinarritutakoa. Isaias Carrascoren senideek eta PSE-EEk Arrasateko zinegotzi ohi sozialistari egindako omenaldian esan du. Omenaldia hil zuten lekuan bertan izan da.
“Zuzenbideko Estatuak, eta ez ezker abertzaleak, lortu zuen ETAreki amaitzea, nahiz eta orain zenbait ekitaldi ponpoxoren bidez liderrek euren burua bakearen kudeatzaile handitzat jo. Ez. Bakearen benetako gizon eta emakumeak herrialde honetan mehatxu eta jazarpen terroristaren aurrean eutsi egin zutenak dira. Benetako heroiak dira. Gure onarpena merezi dute”, azaldu du Idoia Mendiak.
ETAk orain dela zortzi urte Isaias Carrasco hil zuen etxetik irteten zenean autobideko ordainlekuan lan egitera joateko, eta horrek, PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, “terroristen erokeria azaltzen du, langile bat hil beharreko helburu jo baitzuten".
“Hemen, kale honetan, orain dela zortzi urte gertatu zena, zuei geratutakoa, denon historiaren parte da. Komunitate bereko kide bihurtzen gaituen memoriaren parte da. Eta horrek indarra ematen digu lanean jarraitzeko euskal gizartean hiri-konkordia ezartzearren, memoriaren, duintasunaren eta justiziaren printzipioetan oinarritutako”, ziurtatu du Idoia Mendiak Isaias Carrascoren familiaren inguruan.
Biktimekiko oroimena, Mendiaren arabera, euskal gizarte osoaren betebeharra da. “Batzuek euren biografia zuritzeko eta ezer gertatu ez balitz moduan egiten duten ahaleginari aurre egiteko modu bat da. Sortutako mina gatazka justifikatu baten zorigaiztoko ondorioa izango balitz bezala. Eraikuntza nazionalaren aldeko borrokaren inguruan orrialdearen behealdean egindako oharrak. Ez. Terrorismoaren biktimekiko memoriak geroko hiri-kontratuaren alde garrantzitsu bat izan behar du”, azaldu du.
PSE-EEko idazkari nagusiak etorkizunerantz itxaropenarekin begiratu nahi du, baina azaldu du euskal gizartean ezin duela gertatutakoa ahaztu. “Aurrera goaz. Bai. Zenbait arlo konkistatu ditugu, urruti zeudela ematen bazuen ere. Baina lanean jarraitu behar dugu. Gogoratzen jarraitu behar dugu. Jarraitu behar dugu kale honetara etortzen Isaias ez dugula ahaztuko esateko. Ez dugula ahaztuko zergatik hil zuten. Geure buruari zor diogu”, esan du amaitzeko.
.@idoiamendia “Los auténticos hombres y mujeres de paz fueron los que resistieron a la amenaza y el acoso de ETA”https://t.co/JgDXCdls1B
— Socialistas Vascos (@socialistavasco) 6 de marzo de 2016