Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Euskal herritarrek badakite zer dagoen jokoan abenduaren 20an”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak esan duenez, “Gobernu Sozialista autogobernuaren alde egiteko eta garatzeko bermerik onena da"

Mendiak parte hartu du abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan PSE-EEk izango dituen hautagaiak aurkezteko ekitaldian

Patxi López (Bizkaia), Odón Elorza (Gipuzkoa) eta Javier Lasarte (Araba) dira Kongresurako zerrendaburuak

Isabel Celaá (Bizkaia), Miren Gallastegui (Gipuzkoa) eta Julia Liberal (Araba) dira Senaturako zerrendaburuak

Euskal herritarrek asko dugu jokoan abenduaren 20an

“Euskal herritarrek badakite zer dagoen jokoan abenduaren 20an” Jakin behar dute!”

“Gobernu Sozialista da autogobernuaren alde egiteko eta garatzeko bermerik onena".

“Pedro Sanchezi eta bere gizon eta emakumeen taldeari botoa emanez baino ez dugu bermatuko Euskadi krisitik indartua irtengo dela.  Beste eredu ekonomiko batekin, beste eredu sozial batekin, beste herri eredu batekin”.

Talde onena Pedro Sanchezentzat

“Euskadi taldea zarete! Euskal herritarrek euren interesen alde egiteko izan dezaketen ordezkari onenak zarete!”

“Pedro Sanchezek herria zuzentzeko izan dezakeen laguntza onena zarete!”

Zer dago jokoan abenduaren 20an?

“Gobernu Sozialista da autogobernuaren alde egiteko eta garatzeko bermerik onena".

“Pedro Sanchezi eta bere gizon eta emakumeen taldeari botoa emanez baino ez dugu bermatuko Euskadi krisitik indartua irtengo dela.  Beste eredu ekonomiko batekin, beste eredu sozial batekin, beste herri eredu batekin”.

Bi aukera baino ez daude

“PPren etapa beltza behin betiko ixteko eta Espainian garai berri bat hasteko aukera dugu”.

“Hauteskundeetan bi aukera soilik daude:  Rajoy edo Pedro Sánchez”

“Eskubide eta zerbitzuak murriztu dituen iragana edo PSOEk ordezkatzen duen itxaropenak eta aukera”

1x1

Odón Elorza: Donostian izan duten alkaterik onena.  Gipuzkoako eta Euskadiko biztanleei eskaini die bizitza.  Orain dela lau urte, ordezkatu ezin den hutsunea utzi zuen udalean, eta Kongresuan ere ezinbesteko bihurtu zen.

Miren Gallastegui: Gure Miren. Euskal parlamentari aktiboetako bat. Bere gizarte-konpromisoa eta irmotasuna eramango ditu Gasteiztik Senatura.  Prestatuta egon beharko dira gero!

Javier Lasarte: Azken urteotan Euskal Sozialistek izan duten ahots ekonomikoa.  Ahots kualifikatu eta beharrezkoa da, eta datorren urtetik aurrera sendo eta eraginkortasunez entzungo dute Madrilen.

Julia Liberal: Ahotsa eta esperientzia.  Enpresaburua, ekintzailea eta autonomoen, ETEren eta emakume enpresabururen zenbait elkarteko burua.  Oso gutxik dakite hark dakiena: zenbat kostatzen duen goizero negozioaren pertsiana irekitzeak.

Isabel Celaá: Eta Bizkaian, gaur ezin izan du gurekin izan, baina gogoan daukagu denok: Isabel Celaá. Euskal Hezkuntza Publikoaren sinboloa. Herri honetako Hezkuntza Publikoaren sinboloa.  Bai.

Bere jaiotzetik (Rekalde eta Buesaren aholkulari hurbila bezala), pasadan legedira arte, trilinguismoa edota Eskola 2.0 bezalako ekimenekin, gure eskola publikoaren modernizazioa aurrera eraman zuen sailburua bezala.

Patxi López: Patxi Lopez Lehendakaria. Euskadiko aldaketaren eta askatasunaren lehendakaria.  Hitzak soberan daude.

Ezin du beste inork halako taldea duela agertu.

Hauteskunde orokorretarako PSE-EEk dituen hautagaiak
Hauteskunde orokorretarako PSE-EEk dituen hautagaiak