Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Euskal herritarrentzat presidente onena da Pedro Sanchez”

Bizkaiagatiko Kongresurako hautagai Patxi Lopezek esan du abenduaren 20an zintzotasunaren eta ustelkeriaren artean aukeratuko dela, eta ez dezala "inork botoa eskuinari oparitu"

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du PEddro Sanchez “beste euskal sozialista bat dela", eta Euskadiko kaleetatik ibiltzen dela eta bizilagunekin hitz egiten duela lasai asko; beste agintari nazional batzuk aldiz, ez dira Euskadira etorri, adibidez, Pablo Iglesias ez da Euskadira etorri talde politikoaren buru denetik.

“Pedro Sánchez euskaldunok izan dezakegun presidente onena da, Euskadiren interesak hobeto aldeztuko dituena", azaldu du Idoia Mendiak. Horrez gain, zenbait hitz kritiko izan ditu Albert Riverarentzat, “eskuineko gobernuaren parte baino ez baitu izan nahi”.  “Rajoyren laguntzailea izatearekin, nahikoa du", gaineratu du.

Idoia Mendiak parte hartu du Patxi Lopezek, Bizkaiagatiko Kongresurako hautagai eta lehendakariak, eta Portugaleteko alkate eta Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusiak, Mikel Torresek, Portugaleten egin duten mitinean.  Ekitaldi horretan, zuzenean konektatu dute Pedro Sanchezek Valentzian egiten ari zen mitinarekin, eta Portugaleko ekitaldikoak agurtu ditu.

Euskal Sozialistek Portugaleten egindako mitina.
Euskal Sozialistek Portugaleten egindako mitina.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak