Idoia Mendia: “Ez dugu PPren alde egingo jendearen alde gaudelako”
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Gazte Sozialisten fundatzaile Tomás Meaberi buruzko erakusketa inauguratu du Bilboko Euskalduna Jauregian.
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du “garai honetan eskuinak ia-ia guztia suntsitzen duela, eta batzen gaituena eta komunitate bereko kide bihurtzen gaituena, inoiz baino gehiago, ondokoa dela: sozialistok txiroen, baztertuen marjinatuen alde jar gaitezen”.
Bilboko Euskalduna jauregian “Tomas Meabe 1879-1915" Erakusketa inauguratzeko egin den ekitaldian, Juan de Los Toyos y Pablo Iglesias Fundazioek antolatutakoan, PSE-EEko agintariak aipatu du “Meabe gogoratzen duenean, bere garaian zein orain, beharrezkoa dela munduan gizarte-kohesioaren alde egitea, nork bere buruaz arduratzea baita nagusi". "Lehen eta orain beharrezkoa da berdintasunaren alde egitea interes partikularren gainetik”, nabarmendu du.
Esan duenez, Espainian aldi “zalantzagarria” irekiko da, igandeko hauteskunde nagusiek “zalantza handiko" egoera politikoa utzi baitute. “Sozialistok, iraganean beti egin dugun moduan, eta etorkizunean egingo dugun bezala, zuhurtziaz eta arduraz jokatuko dugu”, iragarri du.
Hori dela eta, aipatu du PPri dagokiola, hauteskundeak irabazi dituelako, Gobernua osatzea. “Eta sozialistok aurka bozkatuko dugu, Rajoy azken lau urteetan aplikatu dituen desberdintasunen eta murrizketen politiken aurka gaudelako”, azaldu du.
Alderdi Popularraren alde egingo ez dutela berriz esan ondoren, azaldu du PSOE “jendearen, pertsonen, gaizki pasatzen dutenen alde jarriko dela, eta haien arazoetan pentsatuko duela”; hori dela eta, egokiak diren erabakiak hartuko ditu.
“Gure printzipioen, usteen arabera jokatuko dugu. 136 urteetan aldeztu ditugun printzipio eta usteen alde. Printzipio eta uste horiei esker jarraitzen dugulako herri honetan ezkerreko erreferentzia nagusia izaten”, esan du amaitzeko.