Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Ezin ditugu milaka euskal herritar Administraziotik kanpo utzi euskara ez dakitelako”

PSE-EEko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzari ohartarazi dio irainen eta deskalifikazioen bidez ez dutela Sozialisten ahotsa isilaraziko

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak gaur azaldu du egungo egoera ekonomikoan ezin dela onartu Euskal Administrazioa euskaldunentzako eremu bihurtzea, non gehiengoa kanpoan geldituko den edo lanpostua galduko duen euskara ez jakiteagatik.

“Egungo krisia eta langabezia ikusita, ezin dugu enplegu publikoa gaztelerako hiztunentzako itxitako esparru bihurtu.  Sozialistok eztabaida horri ekin nahi diogu.  Eta herrialdeko gainontzeko indarrekin zentzuzko topagunera iritsi nahi dugu”, adierazi du Euskal Sozialistek enplegu publikoa eskuratzeko eskakizunak berrikusteko egin duten  proposamenaren inguruan.

Idoia Mendiak azpimarratu du askatasuna bermatu behar dela norberak nahi duen hizkuntza erabil eta bizi dezan, baita sektore publikoan lanpostuak eskuratzeko orduan ere.  “Hizkuntza ezin da Administrazioan sartzeko oztopo izan milaka euskal herritarrentzat.  Askatasunez eta berdintasunez ari gara. Bai. Euskal herritar bat Administraziotik baztertuta geldi ez dadin euskara ez jakiteagatik.  Utz diezaiogun erdizka ibiltzeari.  Meloia irekitzeko unea da", azaldu du Hernaniko Herriaren Taberna inauguratzeko ekitaldian. Ekitaldian Gipuzkoak idazkari nagusi Iñaki Arriolarekin izan da.

Horrez gain, Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrikari erantzun dio; izan ere, Euskal Sozialistak “faltsukeriak” baliatu dituztela eta diskurtso “erraza” egin dutela esan du.

“Eusko Jaurlaritzako arduradunei gonbidapen bat egin nahi diet.  Ez ditzagun begiak errealitatearen aurrean itxi.  Sozialistok ez dugu faltsukeriarik esaten, ez gaude itsututa, ez dugu diskurtso erraza egiten.  Horixe esatea da errazena.  Batzuek iraina eta deskalifikazioa erabili dute jada.  Soberan daude.  Iraindu dezakete, baina ez gaituzte isilduko.  Esan dugu eta esaten dugu baztertzen dela euskaragatik, eta euskal herritarrok ondo ezagutzen dugu hori.  Saihestu behar dugu, euskararen alde eta denon berdintasunaren alde egiteko”, azaldu du.

Idoia Mendiak dio sozialisten lana laguntzea dela”, langabezian dauden edo behin-behineko lana duten milaka herritarrei laguntzea, hilabetea ezin amaitu dauden familiei, etxean aukerarik ez dutenez maleta hartzen duten gazteei edo negozioarekin aurrera egiteko dirurik ez duten ETEri”.

Hurrengo hauteskunde autonomikoei begira, lehendakarirako hautagaiak proiektu sozialista baten alde egin du: "proiektu erabilgarri, progresista eta eraldatzailea, nazionalismoaren eta ezkerreko indar berriaren aurrean herriak behar dituen erreforma handiei ekitearen beldur ez duena, subiranotasun-abenturan lagun izan baino ez baitu nahi ezker berriak.

Idazkari nagusiak Nizako biktimak gogoratu ditu, eta kezka adierazi du Turkiako estatu-kolpe saioaren inguruan, eta gogoratu du Sozialistok beti egin dutela euskal herritar guztien berdintasunaren eta askatasunaren alde.  “Norberak nahi duen moduan euskaldun izateko askatasuna.  Inork zure identitatea edo Euskadin bizitzeko modua ezar ez diezazun.  Kalitatezko zerbitzu publiko modernoen eta behar duenarengana iritsiko den gizarte-ongizateko politika baten bidezko berdintasuna”, azaldu du. 

Idoia Mendia, Iñaki Arriolarekin (Gipuzkoako idazkari nagusia), Pablo Peñacobarekin (Hernaniko Taldeko idazkaria) eta Ricardo Cresporekin (zinegotzia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Idoia Mendia, Iñaki Arriolarekin (Gipuzkoako idazkari nagusia), Pablo Peñacobarekin (Hernaniko Taldeko idazkaria) eta Ricardo Cresporekin (zinegotzia). [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak