Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Gobernu Sozialista batek baino ezin du Rajoy hautsitako zubiak berreraiki"

Extremadurako presidenteak, Guillermo Fernández Varak, PPk egindako suntsiketak kritikatu ditu, eta azaldu du Espainiako geroa proposatu behar dela “ezarpenik gabe”, eta lurralde bakoitzeko “ohitura eta historia errespetatuz”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du Gobernu Sozialistak baino ezingo duela Mariano Rajoyk “hautsitako zubiak berreraiki"

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du Sozialistok nahi dugula “desberdintasunak onartuta dituen herrialdea zuzendu, eskubide berdinak bermatzearren”, eta Gobernuaren buru izango garela “Rajoyren aukera txar eta ilunaren aurrean beste aukera bat dagoela jakinda

Mendiak parte hartu du bazkari-mitin batean, Extremadurako presidente Guillermo Fernández-Vararekin, eta Arabako Sozialisten idazkari nagusi Cristina Gonzalezekin batera. Ehunka militante ere han izan dira.  Aldez aurretik, Extremadurako presidentea Gasteizko Extremadurako Etxeko zenbait kiderekin bildu da.

Abenduaren 20ko hauteskunde orokorretara begira, Mendiak ohartarazi du “Gobernu Sozialistak baino ezingo duela Rajoy hautsitako zubiak berreraiki”, eta Sozialistok “denetarik eta guztiekin hitz egiteko konpromisoa dugula” aipatu du.  “Espainiako Gobernua orain arte izan ez den hori bihurtzeko konpromisoa dugu:  guztion gobernua, guztiak buruan dituen eta guztiak aintzat hartzen dituen gobiernua”, gaineratu du.

Agintari sozialistak gaineratu du Gobernu Sozialistak baino ezingo duela herrialde hau akordioaren ideian oinarrituta birpentsatu”, desberdina denarekiko itunean oinarrituta.

  • itun fiskala. Errenta handien eta klase ertain eta langileen arteko ituna. Gehiago duenak gehiago ordain dezan, eta iruzurtiari eraginkortasun handiagoz jazartzeko.
  • enpleguaren aldeko ituna.  PPren zorigaiztoko lan-erreforma indargabetzeko eta sindikatuak eta enpresak Langileen Estatutu berri baten inguruan biltzeko, enplegu duin eta egonkorrak sustatzearren.
  • hezkuntza-ituna. Irakasleekin eta gizarte-eragileekin.  Legeen guda ikasgeletatik ateratzeko eta kalitatezko eta aukera-berdintasunezko hezkuntza bermatzeko.
  • belaunaldien arteko ituna.  Gure adinekoei pentsio duinak bermatzeko.
  • lurraldeen arteko ituna.  Horixe da erreforma federalaren helburua.  Bizikidetza-esparrua berritzea; horretarako, garai berrira egokituko dugu, eta banderen gudarekin amaituko dugu, Autonomien Estatua hori dela ematen baitu.

“Pobrezia Espainiako paisaiaren zati bat da berriro ere”

Extremadurako presidenteak, Guillermo Fernández Varak, PPk egindako suntsiketak kritikatu ditu, eta azaldu du Espainiako geroa proposatu behar dela “ezarpenik gabe”, eta lurralde bakoitzeko “ohitura eta historia errespetatuz”. Halaber, Varak esan du “gatazkak ebazteko elkarrizketan eta hitzaren erabileran oinarrituko den denon geroa eraikitzearen” aldekoa dela.  Bere ustez, argi dago “Espainiaren etorkizuna” elkarrekiko “errespetuan” oinarrituta eraiki behar dela, “ezarpenik gabe" eta lurralde bakoitzaren "ohitura, historia eta kultura" errespetatuz.  Hori guztia, “uniformerik gabe, elkarrizketaren eta hitzaren bidez”.

Fernández Varak, gainera, Mariano Rajoyren gobernuak sustatutako lan-erreforma ere kritikatu du.  Aldi baterako lanen eta behin-behineko enpleguen kopuru handiari dagokionez, nabarmendu du “ez direla enpleguak sortzen ari”, benetan gertatzen ari dena da enpleguak eta soldatak banatzen direla langile gehiagoren artean.

Extremadurako presidenteak esan du “eskubiderik gabeko” enpleguak errefusatzen dituela, eta esan du ezerezean utziko dituztela urte luzez lortutako “gizarte-konkistak”.  “Alderdi hau sortu zen langileen alde egiteko; orain ezin gara ados gelditu eredu bakarra dela sinestarazi nahi digun ereduarekin, ez baita egia”, ziurtatu du.

Esan duenaren arabera, "zuzendu beharra dugu Mariano Rajoyren gobernuak lan-erreforma bidegabearekin egin duen suntsiketa”.  Halaber, “pobrezia Espainiako paisaiaren zati bat da berriro ere” ohartarazi du.

Extremadurako sozialisten buruak PPri leporatu dio “ezkutuan eta azpikeriaz” onetsi duela erreforma bat, zeinaren arabera mediku-aseguru pribatuek desgrabatuko dute, eta horrek esan nahi du baliabide gehiago dituzten herritarrek kontratutako zerbitzuak “guztion diruarekin ordainduko direla”.  Hori guztia, PPren politikek osasun publikoa narriatzen duten bitartean.

Extremadurako presidenteak, Guillermo Fernández-Varak, Vitoria-Gasteizen hartu du parte. [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Extremadurako presidenteak, Guillermo Fernández-Varak, Vitoria-Gasteizen hartu du parte. [Argazkia: Euskal Sozialistak]

Beste berri batzuk...

Iruzkinak