Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Gure helburua ez da 2030ean Euskadi independente izatea, 2015eko euskal herritarren arazoak ebaztea baizik"

Euskal hiru hiriburuetarako alkatetzetarako hautagaiak
Euskal hiru hiriburuetarako alkatetzetarako hautagaiak

Donostiarako alkatetzarako hautagaiak, Ernesto Gascok, ez duela Bildurekin itunik egingo dio azaldu du, eta Gasteizko Udalerako hautagaiak, Peio López de Munainek PPrekin ez duela akordiorik egingo dio “Marotok zubi guztiak hautsi dituelako”. Bilborako hautagaiak, Alfonso Gilek, bakarrik ez gobernatzearen alde egin du “aniztasuna aberasten baitu”.

Forum Europa Tribuna Euskadi ekitaldian euskal hiru hiriburuen alkatetzetarako hautagaiak aurkeztu dituzte, eta Gascok esan du "argi duela" ez duela Bildurekin itunik egingo.  “Sozialistok Bilduren aurreko aukera gara Donostian, eta argi esaten dut hasiera-hasieratik, ez dudalako nahasmenik edo zalantzarik nahi", azpimarratu du.

López de Munainek esan du azken legegintzaldian Gasteizko alkate Javier Marotok "zubi guztiak hautsi dituela”, PSErekin behintzat, eta gurekin ez duela itunik egin nahi izan, ia-ia ez du hitz egin nahi izan. Hori dela eta, zaila izango zaigu datorren legegintzaldian PPrekin itunik egitea, oso zaila jarri digulako.  “Hortik aurrera, ikusiko dugu zer gertatuko den” azaldu du.

Egin ahal diren itunen inguruan, Alfonso Gilek esan du "Maragal ereduari jarraituko diola, gehiengo osoak lortzen zituen eta bakarrik gobernatu ahal zuela; hala ere, ez zuen inoiz hori egin, bigarren indar batekin itunak egiten baitzituen, aniztasunak eta dibertsitateak aberasten gaituelako, eta gobernuan kontrastatzeko elementurik badugu, herritarrek irabazten dute”.

Gascok parte hartu duenean esan du bere taldea eta bera "irabazteko aurkeztu direla Donostian", eta "Donostiako alkatetza Alderdi Sozialistari itzuli nahi diogu, hautagai-zerrenda anitz eta irekia egiteko", "azken lau urteotan ez baitu Udalak egoeraren arabera jokatu hiriarekin eta gizartearekin”.

Aurreikusitako neurrien artean, Donostiako alkate baldin bada, Gascok aurreratu du hiriko gizarte-kontseiluaren deialdia egingo duela legegintzaldi osorako garapen ekonomikorako, enplegurako eta oparotasuneko plan bat egiteko, beste zinegotzitza bat sortuko duela (Lehendakaritza, Ekonomia Garapena eta Plan Estrategiakoa batzekoa), Merkataritzako eta Turismoko zinegotzitza sortuko duela, eta lan-lizentziak tramitatzeak sortzen duen "arazo burokratikoa" ere ebatziko duela; gainera, hiriaren merkataritza-ahalmena sustatuko du.

Modaren Klusterra sortzearen alde egin du, “donostiar erako estiloa eta hiriko marka txiki diren sortzaileak berreskuratzeko”. Helburua da “Espainian zenbait gai estrategikotan lider izatea, gastronomiarekin egin dugun bezala”.  Donostian beste kai bat egitea proposatu du, “lehiakorra izan beharko du eta Gipuzkoa eta Nafarroako industriei lehiatzeko aukera eskainiko die”.

Ekonomia eta enpleguaz gain —Gascoren lehentasunak izango dira horiek—, hautagai sozialistak, azpiegiturei dagokienez, “mundua konektatzearen alde” egin du; izan ere, EH Bildurekin “lau urte egon gara mundutik isolatuta”.  Hortaz, AHT eta Donostialdea metroaren alde egin du, “Donistiaren gabezietako bat, Gipuzkoako gainontzeko herriekiko lotura izan delako".

Hirigintzari eta etxebizitzari dagokienez, “hiriko eremu narriatuak berpiztearen alde” egin du, eta zenbait auzo berri eraikitzea onartu du, “posible, erraza eta ekonomia aldetik jasangarri den lekuetan”.

Peio López de Munain

Bestalde, Gasteizko Alkatetzarako hautagaiak, Peio López de Munainek, herritarrei udal proiektuei buruz galdetuko die, eta 5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin nahi du. Bere ustez, "pertsonek hausnarketaren eta hiri gisa hartu nahi ditugun erabakien erdigunean izan behar dute; horretarako, parte hartzerako eta erabakitzeko bideak hobetu beharko ditugu".

Alokuzioan, López de Munainek esan du “herritarrek hitz egin nahi dutela, eta ez soilik lau urtean behin”. Horregatik, “herri-kontsultetarako ordenantza" egitea proposatu du.

Parte hartu duenean, hautagai sozialistak gizarte-politikez ere hitz egin du, bere programaren atal nagusietako bat direlako. Hori dela eta, "Udal Laguntzak eskuratzeko baldintzak aldatuko ditu, gehitu ahal izateko eta egoera ekonomiko larrian dauden pertsonak eta familiak kanpoan ez uzteko”.

Horren harira, “Zorra gain hartzeko Sistema” bat sortuko duela ere iragarri du, “une jakin batean baliabiderik ez duten eta Larrialdirako Laguntzarako eta udal laguntzetarako eskubiderik ez duten familiei laguntzeko”. Euskal gizarte-babes sistema publikoaren alde egin du; izan ere, bere ustez, “sistema ona da, Maroto jaunak, hauteskundeei begira, ospea kendu nahi izan badio ere zenbait talde estigmatizatuz”.

“Orain arte ez zaigu gertatu, alkateak eta gobernuak etorkinen aurkako iritzia sortu nahi dute, gizarte-haustura lortu nahi dute”, deitoratu du.

Ekonomiaren eta enpleguaren inguruko konpromisoei dagokienez, 40 bat neurri aurkeztuko dituela dio “nire  hiria aukeren benetako eremu bihurtzeko, non pertsonek enplegua eta baldintza duinak izango dituzten, gaur egun, nominak ez baitizu bermatzen laguntzarik eskatu gabe bizi ahalko duzula ".

Alfonso Gil

Gainera, Bilboko alkatetzarako hautagaiak, Alfonso Gilek, ondokoa eskatu du: “Bilboko hirian ari diren eragile guztiak nahas daitezen sozialistok burutu nahi dugun eraldaketa-proiektuan”, behar-beharrezkoa baita “hiri moduan hazten jarraitzeko”, eta Bilbo "aukeren hiria izan dadin, Espainiako iparraldeko aukeren eragilea".

Gilek esan du “itunaren, akordioaren unean gaudela, baina, batez ere, komunikazioaren eta hirian diren eragileek partekatutako ikuspegiaren unean gaudela”.

Hori dela eta, esan du Bilboko Udalera joango dela enpleguaren, demografiaren eta merkataritzaren inguruan “zenbait erabaki estrategiko hartzeko bokazioarekin, hirirako premiazkoak baitira”.

Bilboko eredu ekonomiko eta soziala aldatzearen alde egingo du Gilek; horretarako, industriaren eta energiaren sektoreak zerbitzuena baino garrantzi handiagoa izan dezan lortu behar dugu, eta zenbait proiektu sustatu beharko ditugu (esaterako, Zorrotzaurre eta Punta Zorroza); gainera, "Bilbora balio erantsi handiko zenbait industria erakarri behar ditugu, aberastasuna sortuko duen eta ekonomia bultzatuko duen ezagutza eta industria behar dugulako, gizarte-bazterkeriarik eta langabeziarik izan ez dezagun”.

Bilboko eredu ekonomiko eta soziala aldatzeko, Gilek Unibertsitate Fundazio bat sortzea proposatu du. Aipatutako Fundazioan unibertsitate guztiak bilduko dira. Gainera, “Bilbao Ría 2000 municipal” sustatu beharko dugu, “erabili gabeko edo zaharberritzen ari diren lurzoruak kudeatzen laguntzeko, eta hazkunde ekonomikorako eredu berriaren esku jartzeko”. Horrez gain, azpiegituren arloan apustu sendoa egin beharko dugu, zehazki, AHTri dagokionez, Bilbon “berehala egia bihurtu beharko dugu”, edo Bilboko Metroaren 3. eta 4. lineak.

Merkataritzari dagokionez, 2014an Bilbon 1.366 denda itxi zituztela gogoratu du, eta “halakorik ezin dugula onartu” ohartarazi du.  Gobernatzen badu, beste ostalaritza mota bat egin nahi duela iragarri du, “orain dela hamar urte egindakoak ez dielako hiriak dituen behar eta interesei erantzuten".

Gilen ustez, “azpiegiturekiko inbertsioa hirukoiztu behar dugu", Bilbo guztiontzat irisgarri bihurtzeko, eta "enplegu-planetarako inbertsioak boskoiztu behar ditugu. Gainera, Bilboko itsasadarrari dagokion lekua ematea proposatu du, Bide Handia bihurtuz.

Euskadi 2030

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, sozialiston helburua ez dela “2030an Euskadi independentea lortzea, 2015eko herritarrak baizik” esan du. Hori dela eta, “bide horretan sozialiston laguntza ez dutela lortuko” esan du.

Idoia Mendiak parte hartu du Forum Europa Tribuna Euskadin egindako gosari informatiboan, eta euskal hiru hiriburuetarako alkatetzarako hautagaiak aurkeztu dira: Alfonso Gil (Bilbo), Ernesto Gasco (Donostia) eta Peio López de Munai (Vitoria-Gasteiz).

Parte hartu duenean, nabarmendu du Bilboko alkatetzarako hautagai sozialista Alfonso Gilek, Gasteizko alkatetzarako hautagai Peio López de Munainek eta Donostiako hautagai Ernesto Gascok “udal-esperientzia luzea dutela, hiriekiko pasioa dutela eta argi dutela zer hiri eta bizikidetza-proiektu lortu nahi duten alkate baldin badira”.

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du Euskadin “ia 2.200.000 herritar gaudela, hiri handia garela, biztanle-dentsitate handia dugula eta gure lurralde egitura oso hiritarra dela”; gainera, hiru lurraldeek eta hiriburuek “oso ezaugarri ezberdinak badituzte ere, han bizi garenon bizi-ereduak hiri-portaera eredu oso antzekoen araberakoak direla” nabarmendu du.

Esan duenez, “gure hiriburuak aberatsak, helduak, konplexuak eta aldakorrak diren heinean, herritarren ongizaterako batera erantzuna emateko moduko politikak definitu behar dira eta, aldi berean, berariazko politikak izango dira”.

Hori dela eta, euskal autogobernuaren azken 35 urteotako esperientziak “nabarmendu du ardura-mailak eta funtzioak finkatu behar direla, ondo banatuta udal-, foru- eta autonomia-gobernu mailen arabera”.

Bere ustez, zenbait gaik (mugikortasuna, enplegua, etxebizitzaren sustapena, eremu narriatuen hobekuntza eta herritarren artean aukerak birbanatzea) “ibilbide-orri bat egiteko beharra sortzen dute, hiri-agenda berri bat egiteko beharra, non gobernu-maila bakoitzak bere lekua, bere funtzio zehatzak topatuko dituen, zerbitzu publiko guztien funtzionamendua leial eta efikaza izan dadin lortzeko".

Halaber, “ikuspuntuen aniztasuna eta politika publiko askoren zeharlerrotasuna dela-eta, beharrezkoa dugu erreforma bat egitea gure hiriei aurrean dituzten erronkei ekiteko beharko dituzten benetako erreminta erabilgarri ematearren”. 

Mendiak esan duenez, legegintzaldiaren azken bi urteetan, “antolatzeko modua modernizatzeko aukera dugu, hiriek eskatzen dizkiguten politikak egin ahal izateko".

Hortaz, zehaztu duenez, “ez dira hiru eskaintza ezberdin, ez gaude euren artean lehian diren hiru proiektuen aurrean, dena herri eredu kohesionatu eta egituratu baten barruan dago, sozialistok horixe nahi dugulako Euskadirako".

“Herri moderno eta efizientearen alde” egin ondoren, “gure erakunde-sistema zaharkituak lurraldeen artean sortzen dituen aldeak eta desberdintasunak" nabarmendu ditu.  “Gizarte-arretari, zergei eta, autopista erabiltzeagatik bakoitzak ordaintzen duenari buruzko aldeak dira”, azaldu du. Beraz, “udalak dira erakunde-sistema honen kaltetu zuzenak; izan ere, sistemak ez du udalen adin-nagusitasuna onartzen, bigarren mailan uzten ditu, ez ditu beraien eskumenak onartzen eta finantzaketa alkatearen arabera baldintzatzen du, adibidez, José Luis Bilbaoren kasuan gertatu bezala".

Horrez gain, herri “bidezkoago eta berdinagoaren aldekoa da, desberdintasunei aurre egingo diona, ez duena inor bere zorira bakarrik utziko, zerbitzu publikoak aldezten dituena eta enplegua sortzeko eta ekonomia bultzatzeko politika eraginkorrak gauzatzen dituena".

Mendiak azpimarratu du sozialistek ez dutela beste herri batera joan behar euren Euskadi eredua "zehazteko".  “Ez dugu Greziara begiratu behar geroko iraultzak agintzeko.  Ezta Eskoziara edo Kosovora ere, zenbait eredu bilatzeko”, gaineratu du.

Horren harira, euskal sozialisten helburua “ez dela 2030ean Euskadi independentea izatea” nabarmendu du.  “Ez itxaron bide horretan, sozialistok 2015eko euskal herritarrekin, euskal gizarteak egun dituen arazo eta erronkekin egongo gara", nabarmendu du. Eta esan du gure alkateek gobernatuko dituzten lekuetako arazoak ebatzi beharko dituztela.

Mendiak gogoratu du sozialistek gobernatzen dituztela egun “Euskadiko herri garrantzitsu batzuetan, Barakaldon, Portugaletan, Eibarren, Irunen, Zumarragan eta Iruña de okan, esaterako".  “Euskal 265.000 herritarrentzat baino gehiagorentzat gobernatzen dugu, eta leku horietan erakutsi dugu badugula baliabide publikoak kudeatzeko beste modu bat, arazoak ebazteko beste modu bat”, nabarmendu du.

PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu du “alkate sozialista duten lekuetan zerbitzu publikoak babesten direla, gizarte-babesa handiagoa dela, laguntza behar duenak udaleko leihatila irekita duela, enplegua sustatzen dela eta utzarazpenei eraginkortasunez egiten zaiela aurre".

Mendiak azaldu bezala, CSICek egindako azterketaren arabera, "atzerapen handian herritarren ongizate sozioekonomikoa hobeto zaindu duten Espainiako hamar udalerritatik hiruk izan dutela PSEren gobernua:  Barakaldo, Eibar eta Portugalete”.

"Horixe da gure kudeaketa-eredua.  Txikiaren sozialismoa, udal-ekintza da gertuko erantzuna bizilagunek dituzten arazoen aurrean, eta horixe aldeztu dute alkate sozialistek, eta gure hiriburuetako hautagaiek berme hori dute”, esan du amaitzeko.

Beste berri batzuk...

Iruzkinak