Idoia Mendia: “Gure politika jendearen benetako arazoetan oinarritzea nahi dut”.
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Laudion azaldu du Eusko Jaurlaritzara eraman nahi duela oposiziotik EAJren politiken aurrean Euskal Sozialistek lortu duten giro soziala.
“Lan horrekin jarraitu nahi dut, jendearen benetako arazoak aintzat hartu dituzten politika horiek zuzendu nahi ditut: etxebizitza edukitzeko eskubidea, pobreziari aurre egitea, osasun unibertsalaren alde egitea eta baterako ordainketekin amaitzea", azaldu du.
Idoia Mendiak azpimarratu du premiazkoak diren gaiei erantzuteaz gain, Euskadin epe ertainean pentsatzen duen proiektua ere eskaini behar dela, ekonomia-erronkei, enplegu-erronkei edo gure gazteen trebakuntza-erronkei erantzuteko modukoa.
Hori dela eta, bere ustez, EAJ bide horretatik aldentzen da Ibarretxe Plana berriz guregana ekartzea proposatzen duenean; izan ere, Euskadin banaketa handia sortu zuen. Nazionalistek badakite hau komunitate anitza eta zeharkakoa dela, ez dituela bat-egite nazionalistarik behar, aniztasuna, dibertsitatea eta herritar guztien identitate librea aldezteko denon lana baizik.
Gainera, Idoia Mendiaren ustez, ez da oso egokia Gizarte Segurantzako berezko sistema bati buruz hitz egitea, esperimentu hutsa baino ez litzatekeela izango, eta gure adinekoen pentsioak arriskuan jarriko lituzke, hamarkada luzez kotizatu ondoren.