Idoia Mendia: "Herri honetan ezkerraren erreferentzia nagusia gara"
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du hauteskunde hauek "botoaren indarra eta garrantzia" agerian uzten dutela inoiz baino gehiago.
Mendiak 10:30ean bozkatu du Bilboko Miguel de Unamuno ikastetxean, eta espero du herritarrek Pedro Sanchezen eta PSOEren aldaketaren alde egin dezatela.
"Parte-hartzea handia izatea espero dut eta, emaitza edozein izanda ere, alderdi politikoak desberdinen artean akordioak lortzeko gai izatea nahi dut espainiar demokrazia biziberritzeko eta Espainia hobea egiteko", ziurtatu du.