Idoia Mendia: “Konstituzioa aldatu nahi dugu zenbait eskubide indartzeko, osasuna eta hezkuntza adibidez, PPk horiek murriztu baititu”
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, azaldu du PSOEk proposatutako erreforma federalaren helburua dela "eskubideak indartzea", PPren murrizketen eragina jasan baitute, adibidez, osasun eskubidea, hezkuntzarako eskubidea edo etxebizitza. “Konstituzioa erreformatu nahi dugu eskubide horiek indartzeko eta herrialdea modernizatzeko”, azaldu du Mendiak RNEn egin dioten elkarrizketa batean.
Mendiaren ustez, Espainiako Gobernuak ondoko gaiari ekin behar dio: finantzaketa autonomikoaren sistema berritzekoa, autonomia erkidego guztiek berdintasunez eta duintasun-bermerekin egin dezaten arreta. Eta esan du Nafarroako eta Euskadiko araubide ekonomikoa guztiz Konstituzionala dela, PSOEren Granadako Itunean dago eta, beraz “mantendu egingo da”.
Agintari sozialistak “foru-nazioaren” proposamena, Urkullu lehendakariak egindakoa, kritikatu du. Galdetu egin dio Bizkaiko foruen eskubideak berreskuratu nahi dituen. Foru horien arabera, emakumeek, esaterako, ez zuten botoa emateko eskubidea. "Sozialiston ardura herritarren eskubideak dira, eskubideetan eta askatasunetan oinarritutako Estatua izatea, pertsonok bizitza egokia eta duin aizan dezagun”, gaineratu du.
Idoia Mendiak gogoratu du euskal herritarrek eskubideak dituztela Konstituzioari eta Estatutuari esker, “horri esker dira zenbait eskubide eta betebehar dituzten herritar libreak”.