Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “Militantziaren laguntza eskatzen dut PSE-EEko Lehendakarirako hautagai izateko”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, militante sozialisten laguntza eskatu du Lehendakarirako PSE-EEko hautagai izateko, "Eusko Jaurlaritza Sozialistei itzuli nahi dielako"

Mendiak ohartarazi du Sozialistek ez diotela EAJri utziko “Euskadi Katalunia berria bihurtzen”, eta azpimarratu du sozialisten lehentasunak “jendeak dituen lehentasunak” izango direla. Ez ditugu nazionalisten premiak onartuko"

Agintari sozialistak Batzar Ttipiari eskatu dio Pedro Sanchezen alde egin dezala “hausturarik gabe", “Espainian aurrerapenaren Gobernua osatzeko akordioak aztertzeko saioan"
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, PSE-EEren hauteskunde primarioetara aurkeztuko dela iragarri du, 2016an egingo diren hauteskunde autonomikoetan Lehendakariko hautagai izateko.

“Eusko Jaurlaritza itzuli nahi diet Sozialistei, hazkunde bidezkoagoa sustatzearren”, azaldu du PSE-EEren Batzat Ttpian; gainera, horretan laguntzeko eskatu dio Batzarrari.

Idoia Mendiaren ustez, PSE-EEk jarraituko du “erreferentzia progresista izaten milaka euskal herritarrnetzat, ez baitute oinarrien inguruko eztabaidara itzuli nahi”. Hori dela eta, sozialisten lehentasunak “jendeak dituen lehentasunak izango dira, ez nazionalistek dituzten premiak”.

“Aurre egingo diogu, ahalik eta indar handienarekin, Euskadi Katalunia berria bihurtzeko saioari”, ohartarazi du.

“Hausturarik gabeko laguntza"

Agintari sozialistak aztertu egin du zer egoera politiko dagoen egun Espainian, Gobernuko presidente Mariano Rajoyren uzkurtasuna, ez baitzen bere inbestidurara aurkeztu.  "Sozialistok ez gara horrelakoak. Sozialistok arduratsuak gara, Pedro Sanchez arduratsu izaten ari da, eta izaten jarraituko du”, esan du.

Mendiak Batzar Ttipiari eskatu dio idazkari nagusiaren alde egin dezala hausturarik gabe “Espainian aurrerapenaren Gobernua osatzeko akordioak aztertzeko saioan”.  Baina esan du “akordioen truke ez duela edozer gauza emango.  Edukien inguruko akordioak izango dira.  Politiken inguruko akordioak”. 

Idoia Mendiak Biltzar Ttipian hartu du parte
Idoia Mendiak Biltzar Ttipian hartu du parte

Beste berri batzuk...

Iruzkinak