Idoia Mendia Miquel Icetarekin (PSC) bildu da
![Idoia Mendia eta Miquel Iceta Bartzelonan gaur arratsaldean egindako bileran. [Argazkia: PSC]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-y-Miquel-Iceta-durante-el-encuentro-que-han-mantenido-esta-tarde-en-Barcelona-Foto-PSC-Idoia-Mendia-eta-Miquel-Iceta-Bartzelonan-gaur-arratsaldean-egindako-bileran-Argazkia-PSC-5450bc201a6f7.jpg)
PSCko lehen idazkari Miquel Icetak Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren (PSE-EE) idazkari nagusi Idoia Mendiak gaur arratsaldean lan-bilera egin dute PSCren egoitzan (Bartzelona). Euren kargua hartu zutenetik egindako lehen bilera izan da.
Agintari biek esan dute beharrezkoa dela nazionalitate historikoen eta gainontzeko Espainiaren arteko harremanei elkarrizketaren bidez ekitea, eta konstituzioaren erreformaren aldekoak dira; izan ere, izaera federala duen lurralde-eredu berrirako beste urrats bat izan daiteke. Horrez gain, Icetak eta Mendiak nabarmendu dute premiazkoa dela beste akordio bat lortzea, eredu federal berri hori bozkatu ahal izateko, legearen arabera eta berme guztiak izanda.
PSCko lehen idazkariak eta PSE-EEko idazkari nagusiak esan dute Euskadik eta Kataluniak une honetan ondoko erronka eta lehentasun dituztela: euren ekonomiak berpiztea eta lanpostuak sortzea; Ongizateko Estatua eta osasuneko, hezkuntzako eta babes sozialeko sistema publikoak babestea, eta gogor egitea lan demokrazia biziberritzeko eta erakundeen izen ona berreskuratzeko.