Idoia Mendia: “Nazionalismo katalanak gizarte-hausturara eta frustraziora soilik eramango gaituen bidea hasi du”
Euskal Sozialistek “argi errefusatu dute” Kataluniako alderdi nazionalistek hasitako bidea, Euskadin halako esperientziak eta horien emaitzak ezagunak baititugu.
Euskal Sozialisten bozeramaileak, Idoia Mendiak, kritikatu egin du Generalitat de Catalunyak hartutako erabakia: 2014ko azaroaren 9an kontsulta independentista egitea. Horrek "gizarte-haustura eta frustrazioa baino ez duelako ekarriko; ondo ezagutzen dugu hori Euskadin, antzeko egoera bat jasan baikenuen eta badakigu zein izan ziren horien ondorioak". “Ez da abentura berekoi eta zalantzagarrietarako unea, elkarrizketarako eta lankidetzarako unea baizik", azaldu du Mendiak. Gainera, “Espainian eta Europan autogobernu zabaleko esparru batean elkarrekin bizitzeko zeharkako akordio zabalak sustatzearen aldekoa dela esan du”.
Bozeramailean azaldu moduan, Euskal Sozialistek "Kataluniako nazionalistek markatutako bidea errefusatzen dugu, euskal nazionalismoak halakoa proposatu zuzenean egin genuen bezala”. “Kataluniako gizartean zintzo eta arduraz sartu nahi dituzten independentziaren kaletik ateratzen jakingo duela” uste du.
