Idoia Mendia: “Pablo Iglesias aintzat hartzen ez dituen euskal herritarrengan arduratuko da Pedro Sánchez”
Miquel ICeta
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du euskal sozialistok eta Kataluniako sozialistek “lan egingo dugula Espainiaren proiektu partekatu eta solidarioan”, hau da, Pedro Sánchezek aurkezten duen proiektuan. Sanchez dela Mariano Rajoy ordezkatu ahal duen bakarra ere esan du.
Mendiak Irunen egindako mitinean parte hartu du arratsaldean, Kataluniako Sozialisten idazkari nagusi Miquel Icetarekin, Gipuzkoagatiko Kongresurako hautagai Odón Elorzarekin eta Irungo alkate José Antonio Santanorekin batera, eta nabarmendu du euskal eta katalan sozialistek lan garrantzitsua egin dutela autogobernua kudeatzeko “et agure lurraldeko eta jendearen interesen alde egiteko, beste inork baino gehiago, badakigulako nola bete eskubide eta askatasunekin”.
Idoia Mendiak berriz aipatu du abenduaren 20an “asko dagoela jokoan”; hori dela eta, PSOEren aldeko botoa eskatu du "betiko eskuina, azalerazten hasi den eskuina eta Rajoyren gobernua oparitzeko ezkerreko mozorroa jartzen direnak geldiarazteko”.
Agintari sozialistak esan du euskal herritar gehienek “nahi dutela Espainian beste gobernu bat izatea, Rajoy amesgaizto moduan uzteko”. "Denek dakite. Pedro Sanchez Espainia osoan dabil, leku guztietan azaldu ditu proposamenak, mitinetan, komunikabideetan. Herrialdea nola aldatu jakin nahi duten lekuan dago Pedro. Beste batzuek ihes egiten dute zerua agindu eta gero”, esan du Pablo Iglesias Barakaldoko mitin batean agertu ez izana dela-eta, telebistako plato batera joan behar baitzuen.
“Begiak itxi dizkietelako ikusi ezin dituzten pertsonengan jarriko dugu arreta. Rajoy alde batera utzitako, sofan alferkerian utzitako pertsonengan jarriko dugu arreta. Jendeaz arduratuko gara, eta Pablo Iglesiasi interesatzen ez zaizkien euskal euskaldunengan jarriko dugu arreta", gaineratu du.