Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: "Podemos ez da sistemaren aurkako alderdi bat, PSOEren aurkako alderdi bat baizik"

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur esan du Podemos "ez dela sistemaren aurkako alderdi bat, aste honetan Extremaduran argi utzi dutenez; izan ere, Pablo Iglesiasen alderdia PP eta Ciudadanosekin bat egin du Guillermo Fernández Vararen gobernuaren aurrekontuak bertan behera uzteko".

"Bere lehen erabaki garrantzitsua da, eta une honetan Aurrekontu publikoak behar-beharrezkoak dira ekonomia biziberritzeko eta zerbitzu publikoekin jarraitu ahal izateko; hala ere, Podemosek PPrekin eta Ciudadanosekin, eskuinekoekin, egin du bat PSOEri kalte egiteko. Bere ekintza politiko guztiak, bere estrategia osoak helburu hori du: PSOEri kalte egitea. Nahiz eta horrekin PPri lagundu. Nahiz eta horrekin murrizketen politiken alde egin", azaldu du Mendiak.

Agintari sozialistak hori guztia azaldu du Areetan militanteekin egindako topaketa batean. Topaketan, Bizkaiagatiko Kongresurako eta Senaturako hautagaiak, Patxi López eta Isabel Celaá, ere izan dira.

Ekitaldian, Lopezek Mariano Rajoy kritikatu du ez delako eztabaidetara joaten, astelehenean egin zuen bezala, eta hautagai popularrak esan du “ideien kontrasteari eta demokraziari berari beldur diola".

Idoia Mendia, Areetako afiliatuekin
Idoia Mendia, Areetako afiliatuekin