Idoia Mendia: Podemosek iruzur eta akats politikoa egiten du aldaketa independentziarako erreferendumetara baldintzatzen duenean”
“Gobernu serio eta egonkorra behar dugu, konfiantzazkoa”, aldeztu du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Errenterian.
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, ohartarazi du “akats politikoa" dela independentziarako erreferendumen atea irekitzea, Podemosek egiten duen moduan, eta kontsultak Gobernurako akordioak lortzeko baldintzatzat jotzea, gainera, iruzurra da ekainaren 26tik aurrera arazoen aurrean benetako konponbideak nahi dituzten pertsonentzat. Podemosek Espainiako aldaketarako baldintza bat jarri du: independentziaren aldeko erreferendumen atea irekitzea. Hori iruzurra da gizarte-beharrei erantzungo dien Gobernua espero dutenentzat; gainera, akats politikoa ere bada, eta agian ez du atzera egiteko aukerarik", azaldu du.
Errenterian egindako ekitaldi politikoan, Idoia Mendiak ziurtatu du kontsulta independentistek ezegonkortasuna ekartzen dutela, eta gobernu serio eta egonkorrak behar direla, konfiantzazko proposamenak egingo dituztenak.
“Podemos Euskadiko agintariak esan du erabakitzeko eskubidea aldezten duen gobernatzeko aukera duen indar bakarra dela. Eta hori mehatxua da, ezegonkortasuna sortzen du. Arduragabekeria da. Krisialdian, Gobernu serioa eta egonkorra behar dugu, zatikatzen ez duen gobernua, konfiantza ematen duena. Ezin dugu herrialdeko baliabideekin eta egoerarekin arinkeriaz jolastu”, aldeztu du PSE-EEko idazkari nagusiak.
Idoia Mendiak gogortu du Sozialistek Konstituzioa zentzu federalean berritzeko proposamena dutela, eta argi dagoela lurralde-eredua berrikusi behar dela, baina argi du konponbidea ez dela “nazionalistei diskurtsoa erostea eta Espainian eskaeraren araberako autodeterminazio eskubidea ezartzea”.
Euskal Sozialisten idazkari nagusiaren ustez, premiazkoa da politikak aldatzea eskubide eta askatasunetan lau urtez emandako atzerapausoekin amaitzeko; “epe horretan langileek euren eroste-ahalmena galdu dute, lan-baldintzak ezegonkortu dira, eta langabezia murriztu da maila gaztek atzerrira joan behar izan dutelako”.
“Norabidea aldatu behar dugu. Eta aldaketarako benetako aukera bakarra Alderdi Sozialista da, Pedro Sanchez presidente izatea da. Pablo Iglesias ez da izango. Ez du nahi. PSOE garaitzea du helburu. PPren helburu bera, estrategia bera eta, eztabaidetara joateko, auto ofizial bera du. Pablo Iglesiasek eta Rajoyk elkarrekin egiten dute lan etsai beraren aurka, Pedro Sanchezen aurka, Gobernu Sozialistaren aurka, aldaketaren eta eraldaketaren Gobernuaren aurka, gu izan baikara herrian egin diren aldaketa handien arduradunak", azaldu du.
Bestalde, Diputatuen Kongresurako zerrendaburuak, Odon Elorzak, Beraun auzoko ekitaldi politikoan hartu du parte, y eta azpimarratu du Podemosek Gipuzkoako herritarren interesen aurkako jokaerak aldezten dituela erakundeek adostutako eta gizarteak babestutako zenbait gairen inguruan: esaterako, abiadura handiko trena edo Donostialdean Topo izenekoa zabaltzea Metro moduan erabiltzeko. Hori dela eta, Pablo Iglesias “espezialista da arazoen konponbideak blokeatzen”, azaldu du, Pedro Sanchezen inbestidurarekin egin zuen bezala.