Idoia Mendia Polisario Fronteko ordezkariekin eta Saharako Arabiar Errepublikako ordezkariekin bildu da
Eusko Legebiltzarrak gaur Erakunde Adierazpen bat onetsi du Iruñeko Adierazpenarekin bat egiteko eta MINURSOk Saharako herritarren eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak babestu eta sustatzeko eskumenak izan behar dituela erreklamatzeko
![Idoia Mendia eta Mikel Unzalu Polisario Fronteko RASDeko ordezkariekin, Euskadi ordezkari Mohamed Fradelekin egindako bileran. [Argazkia: Euskal Sozialistak]](/upload/foto-original-Idoia-Mendia-y-Mikel-Unzalu-durante-el-encuentro-que-han-mantenido-con-representantes-del-Frente-Polisario-y-la-RASD-como-su-delegado-en-Euskadi-Mohamed-Fradel-Foto-Socialistas-Vascos-Idoia-Mendia-eta-5501963b14836.jpg)
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Polisario Fronteko eta Saharako Arabiar Errepublikako ordezkariekin bilera egin du, Euskadiko ordezkari Mohamed Fradelekin, alegia. Mikel Unzalu legebiltzarkide sozialista ere bileran izan da.
Sahara herriak pairatzen duen egoera aztertu dute. Gaur Eusko Legebiltzarrak Erakunde Adierazpen bat onetsi du Iruñeko Adierazpenarekin bat egiteko: "Bakea eta Elkartasuna Mendebaldeko Sahararako".
Horrez gain, MINURSOri ( Mendebaldeko Sahararen Erreferenduma gauzatzeko Nazio Batuen Misioa) Saharako herritarren eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak babesteko eta sustatzeko eskumenak ematen dizkio.