Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia: “PSE-EE ezinbesteko indarra da Euskadin gehiengoak osatzeko”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiaren, Idoia Mendiaren, ustez, PSE-EEk hauteskunde orokorretan oso emaitza onak lortu ditu, 3 diputatu lortu baititu eta boto gehiago izan baititu.  “Haustekundeek erakutsi dute funtsezko indarra garela herrialdean.  Ezinbesteko indarra Gobernuaren ekintza osorako eta Euskadin gehiengoak osatzeko”, ziurtatu du.

Lortutako emaitzekin, Idoia Mendiak eta Euskal Sozialistek “animo handiz eta orain dela bi urtez Exekutiboak egiten duen estrategia berretsita” jarraitzen dute aurrera, eta Autonomia Erkidegoko hauteskundeetara begira daude. Mendiak azpimarratu du PSE-EEk erakutsi duela “politikarako erabilgarria dela eta eraldatzeko gaitasuna erakutsi duela erakundeetan dagoenean; gainera, Euskal Sozialistek bira soziala ematen diogu gure herrialdeko politika publikoei, bai gobernatzen ditugun erakundeetan, bai oposizioan gaudela”.

Rajoyri ez

Espainiako emaitzen arabera, PSOE da ezkerreko indar nagusia PPren aurrean, inkestek beste aurreikuspen bat egin bazuten ere.  Mendiaren ustez, Pablo Iglesiasek Pedro Sanchezi Ezetz esan eta hiru hilabete igaro direla, “Rajoy eserleku gehiago eta gobernua osatzeko aukera handiagoa du”.

Agintari sozialistak uste du PPren eta Rajoyren txanda dela, gobernua osatu behar duela, eta inbestidurara ez joateko jarrera lotsagabea errepika ez dezala espero du Mendiak.  Dena dela, Mendiak azpimarratu du “Sozialisten botoek ez diotela Rajoyri (edo PPko agintari bati) presidente izaten lagunduko”. 

Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboaren bileraren berri eman du Idoia Mendiak [Argazkia: Euskal Sozialistak]
Euskal Sozialisten Batzorde Exekutiboaren bileraren berri eman du Idoia Mendiak [Argazkia: Euskal Sozialistak]