Prentsa-aretoa

Berriak

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi hautatu dute eta botoen % 85,69 lortu ditu

PSE-EEko PRIMARIOETAKO EMAITZAK

Idoia Mendiak gaur 3.209 boto jaso ditu (emandako boto guztien % 85,69) PSE-EEko idazkari nagusia aukeratzeko prozesuan.  Guztira 3.745 afiliatuk hartu dute parte (erroldaren % 69,99).

Probintziaka, Bizkaian 1.886 pertsonak bozkatu dute (% 63,72), eta horietatik 1.586k (% 84,09) Idoia Mendiari bozkatu diote.

Gipuzkoan, 1.323 pertsonak bozkatu dute (% 81,67), eta horietatik 1.210ek (% 91,46) Mendia aukeratu dute.

Eta Araban, 536 boto egon dira (% 69,52), eta horietatik 413 boto (% 77,05) Euskal Sozialisten bozeramaile ohiarentzat izan dira.

Euskadin, oro har, 523 boto zuri (% 13,97), eta 13 nulu (% 0,35) zenbatu dira.

Batzorde Antolatzaileak nabarmendu du hauteskunde-eguna normaltasun osoz igaro dutela.

Guztira  Euskadiko 5.351 afiliaturi egin zaie bozkatzeko deia.  Euskadin irekitako 70 gunetan bozkatu dute. Horietatik 756 Arabako militante dira, 1.602 Gipuzkoakoak eta 2.892 Bizkaikoak.