Idoia Mendia: “PSOEra ez doazen boto progresista guztiak PP Espainiako Gobernuan mantentzeko izango dira”
Idoia Mendiak parte hartu du Gasteizen egindako hauteskunde-ekitaldi batean Arabagatik Kongresurako eta Senaturako hautagaiekin, Javier Lasarterekin eta Julia Liberalekin, batera
Idoia Mendiaren hitzaldiaren 8 esaldi nabarmenenak
- Euskadik bat egin behar du Espainiak behar duen aldaketarekin.
- Arabar eta euskal herritarrok ezin gara epel gelditu. Euskadiren interesak, euskal herritarren interesak ez direlako Talde Mistoaren parlamentu-bakartasunetik aldezten.
- Arabar eta euskal herritarrek badakite Euskadi ondo egon dela sozialistak gobernuan izan direnean.
- Ondo dakite Euskadiren eta Arabaren interesak hobeto defendatzen direla Gobernu Sozialisten bidez, gizarte-eskubide, askatasun, justizia gehiagoren eta autogobernu seguruaren alde egiten baitute.
- Argi esan beharra dugu PSOErentzat ez diren boto guztiek Rajoyri Gobernuan jarraitzen lagunduko diotela. Ciudadanosen aldeko botoak, eskuinaren sukurtsalaren aldeko botoak, Rajoy gobernuan jarraitzeko izango dira.
- Argi esan dezagun ezin dugula gehiengo herritar progresisten botoak alferrik galdu. PSOErentzat ez diren ezkerrerako botoak, Alderdi Popularraren aukerak sendotzeko izango dira.
- Euskal herritarrok PPren Gobernua atera behar dugu, Garoña berriz irekitzeko mehatxua ez jasateko; sozialistok geldiarazi genuen eta ez dugu berriz irekitzen utziko.
- Euskal eta arabar herritarrok fracking ez dugula izango baieztatzen duen gobernua behar dugu. Ez Araban, ez Euskadin, ezta Espainiako gainontzeko herrietan ere. Sozialistok argi diogu: Garoña ez, Fracking ez.
Posted by SOCIALISTAS VASCOS on Viernes, 4 de diciembre de 2015